Literatur Sorkuntza
aukerako irakasgairako ariketak prestatzeko Curriculuma hartu dugu kontuan.
Era askotako ariketak prestatu ditugu (ordenagailuekin lan egin nahi
duten irakasleentzat, paperean lan egin nahi dutenentzat, ikasleek parte
hartzea maite dutenentzat, saio bakarrerako, saio bat baino gehiagotan
lantzeko...) ahalik eta irakasle gehienengana iristea izan baita asmoa.
Curriculumean zehazten diren eduki gehienak landu ditugu, hirugarren
hiruhilekoari dagokiona izan ezik, izan ere, gure ustez, bada testu
akademikoak lantzeko nahikoa ariketa eta testu liburu. Beraz, hauek
dira landu ditugun edukiak:
Era berean, gure ustez, garrantzitsua
da ariketa hauen nolakotasuna azpimarratzea, izan ere, material osagarria
da eta ikastetxeetan dagoen materiala osatzera heldu da. Esan bezala,
ariketa sorta oparoa da, era askotakoa eta irakasleen lana erraztea
espero dugu.
Atal bakoitzaren hasierako orrian,
sarrera txiki bat eta taula bat ikusiko dituzue. Taularen ezkerraldean
ariketen izena ageri da, gero, irakaslearentzat edo ikaslearentzat fitxak
aukeratzeko zutabea eta ondotik, helburu didaktikoa markatzen duen zutabea;
beraz, irakasleak honen arabera, lehen begiratu batean, bat edo beste
aukeratzeko parada izanen du.
Honetaz gain, ez genuke aipatu
gabe utzi nahi ariketen ordena librea-edo dela, baina bukaerako ariketak
egiteko gauza asko jakintzat hartzen direnez, komeni da bukaera aldekoak
hasieran ez egitea eta helburua kontuan hartzea.