literatur sorkuntza

Akordeoia

Zentzu gabeko istorio barregarriak sortzeko jolasa dugu hau.

Ikasleak seinaka jarri eta talde bakoitzari orri zuri bat eman. Taldeka, denon artean ipuin batzuk sortuko ditugula azalduko diegu. Horretarako, bakoitzak bere paperean ipuineko pertsonaia nor den idatziko du. Pertsona, animalia, gauza... izan daitekeela esanen diegu, istorio barregarriak sor ditzaten.

Ikasleek orriaren alde idatzia atzealdera tolestu eta eskuinean duten lagunari eman behar diote. Honek pertsonaia nolakoa den esanen du, baina aurreko ikasleak idatzi duena begiratu gabe.

Berriz tolestu eta ondokoari emanen diote. Honek zer egiten du? galderari erantzunen dio.

Aurrekoetan bezala, tolestu eta ekintza non gertatzen den idatziko dute laugarren zatian. Bosgarrenak noiz egin duen jarriko du, eta seigarrenak, berriz, zergatik.

Sei dira, beraz, erantzun beharreko galderak. Denek erantzun eta gero, ipuinak ozen irakurriko ditugu.

Laburbilduz,

1. Nor?

2. Nolakoa?

3. Zer egiten du?

4. Non?

5. Noiz?

6. Zergatik?

 

(BADIA, Dolores eta VILÀ, Montserrat Juegos de expresión oral y escrita)