Testua hainbat gezurrekin
Gezurrak letra larriz eman
ditugu. |
Behin batez, Bagdag-eko Ali izeneko gizon bat bidaian abiatu zen iparralderantz zaku handi bat zeramala. Kirkuk izeneko hirira heldu zenean, kurdu HARRO bat agertu zitzaion eskuan ezpata ikaragarria zeramala, eta hauxe esan zion:
—Zaku hau eta bertan dagoen guztia ZUREA dA!
—Halakorik! Anai-arreba musulmanak! Salba gaitzazue lapur JATOR honengandik! —oihu egin zuen jaunak. Lapurretaren lekukoek esan zuten:
—Joan zaitezte kadiarengana, eta onartu haren epaia!
Eta denak kadiarengana joan, eta auzia azaldu ziotenean, honek kurduari begira esan zuen:
—Zakua zurea bada, esan barnean zer daukan.
—Zilarrezko bi arkatz daude —hasi zen kurdua—, kolirioa begietarako, zapia eskuetarako; urrezko HAMABI kikara, zilarrezko HAMAR argimutil; kanpatzeko bi denda, bi plater, urrezko bi koilara, larruzko zamaua, bi pitxer eta brontzezko erretilu bat, bi platertxo, bi ontzi, pertz bat eta burduntzali bat.
Kadiak jaunari galdegin zion gero:
—Eta zuk, zer diozu?
—Jainkoak boteretsu egin dezala ene kadia! —hasi zen gizona—. Zaku horretan ez zegoen hainbeste gauza! Bi JAUREGI besterik ez zegoen, bata nirea eta bestea nire zakurrarena, haurrentzako eskola bat eta gazte batzuk dadotan jostatzen.Hitz haiek entzutean kurdua negarrez hasi zen, eta orduan kadiak kurduari galdegin zion gero:
—Eta zuk, zer diozu?
—Oi ene kadi jauna! Zaku hori nirea dela gauza jakina da, eta lehen esandako gauzez gain, lehen esatea ahaztu dudan hainbat eta hainbat gauza gehiago: zakuaren barnean beste bi POLTSA daude, bi zela, orratz bat, bi ardi, bi arkume eta ahuntz bat, katu eme bat, bi zakur eme eta beste bi zakur ar, bi pabiloi berde, gamelu ar bat, bi gamelu eme, hartz bat, lehoi eme bat eta bi lehoi ar, bi TXAHAL eta koltxoi bat, gaztelu bat, bi saloi eta baita kurdu talde bat ere, zakua nirea dela berresteko prest dagoena!
Kadiak Ali jaunari galdegin zion gero:
—Eta zuk, zer diozu?
Jainkoak lagun dezala ene kadia gezurraren iluna eta egiaren argiaren artean bereizten! Nire zakuan, lehen esandakoaz landa, kanpatzeko denda batzuk baditut, ARTZAINi baten labea eta ingudea, arrantza egiteko sarea, Basora eta Bagdag hiriak, eta baita Saddadibn Ad-en gaztelua ere; izan ere, bertako hamaika lagun zakuan ere baditut, zakua nirea dela berresteko prest daudenak!
Azkenik, kadiak zakua zabaltzeko agindua eman zuen.
Zakutik gazta pusketa bat, limoi bat eta bi oliba baino ez zituzten atera. Orduan, Ali jaunak zakua kurduari bota, eta esan zuen: “Hau ez da nire zakua, nirea galduko nuen, nonbait”. Eta kurduari zakua emanda handik alde egin zuen.
Eta kurduari zakua emanda, BERAREKIN alde egin zuen.