literatur sorkuntza

___________ andregaia

Bazen behin __________ lirain bat. Ez zuen ez __________, ez __________ ezta inor sendikorik ere: denak hilak ziren. Bakar-bakarrik bizi zen herri bazterreko txabola batean; eta inortxo ere ez zitzaion bisitatzera joaten, eta bera ere ez zen inoiz __________ joaten. Arratsalde batez __________ jator bat heldu zen honen etxeraino, atea ireki eta deiadar egin zuen:

-Urrutiko lurraldeetatik natorren ibiltaria naiz. Atsedenaldi bat egin nahi nuke hemen, ezin bainaiz urrutira joan.

__________ erantzun zion:

-Gera zaitez hemen; koltxoi bat emango dizut lo egin dezazun eta, nahi baduzu, jateko eta edateko zerbait ere bai.

__________ atsegina laster oheratu zen eta esan zuen:

-Azkenean horratio berriro lo egiteko moduan naiz; makina bat denbora bada azkeneko aldiz lo egin nuela.

-Zenbat denbora? –galdetu zuen neskatxak.

Eta gizonak erantzun zuen:

-__________ maitea, nik ez dut aste bete besterik lo egiten mila urtean behin.

__________ barre egin zuen:

-Niri iseka egiten ari zara, bihurri hori!

Baina ordurako __________ lo seko zegoen.

Hurrengo goizean jaiki zen eta, __________ gazteari zuzenduz, esan zuen:

-__________ polita zara. Nahi baduzu bertan geratuko naiz aste bete osoan.

__________ pozik onartu zuen, ibiltari jatorrarekin maitemindurik baitzegoen ordurako. Baina, gau batez, lotan zeudenean, __________ aztoraturik esnatu zen eta esan zuen:

-Nire lagun maitea, amets __________ bat izan dut. Hotz-hotz eginda eta zuri-zuri geratu zarela eta sei txori zuriz tiraturiko gurdi zoragarri batean gindoazela biok amets egin dut. Zuk, indar handiz, adarra jo duzu, eta __________, egundoko jendetza, guregana bildu dira: zeu zinen hauen __________.

Bat-batean __________ zutitu egin zen eta esan zuen:

-Ene maitea, joan beharra daukat, denbora honetan guztian ez baita arimarik ere __________ munduan. Abiatu beharra daukat, utz nazazu.

Baina __________ negarrez hasi zen arrenka:

-Ez zaitez joan; bizi gaitezen elkarrekin.

-Joan beharra dut –erabaki zuen gizonak-. Jainkoak zaindu zaitzala.

Baina agurtzeko __________ eman zionean, neskatxak esan zion:

-Besterik ez bada, esadazu behintzat nor zaren.

-Nire izena dakiena __________ da –esan zuen __________ -. Alferrik ari zara galdezka; ez dizut esango nor naizen.

__________ negarrez segi zuen:

-Edozer gauza jasango dut, ez zait axola, baina esadazu nor zaren.

-Bale –etsi zuen ibiltariak-, zatoz nirekin hortaz. Ni __________ naiz.

Neskatxak dardarka sakon bat sentitu zuen eta une hartan bertan __________ zen.

 

-------

(HINDES GROOME, Francis. Ijito ipuinak. Transilvaniako ijito-ipuinak.)
Itzulpena: Joan Mari Sarasola

--->>>irakaslea<<<---