Ipuin elektronikoak
| Testua |
Narratzaile mota |
Ezaugarriak |
| 1 |
Orojakilea | Narratzaileak dena daki: “Ez ditu inoiz paper kontuak maite izan”, “ziur sentitzen du bere burua”... |
| 2 |
Lekukoa | Ez daki pertsonaiek zer pentsatzen duten ezta zer sentitzen duten ere, kanpotik ikusten duena bakarrik kontatzen du, bideo kamera bat balitz bezala: “Oinez zetorrela, haiengana heldu gabe, neska bat, hogei urte, banku batetik eskuaz elur pixka kendu, plastiko txiki bat ezarriz bertan jarri zen” |
| 3 |
Pertsonaia | Narratzailea pertsonaia batekin identifikatzen da, eta ekintzetan parte hartzen du protagonista nahiz bigarren mailako pertsonaia bezala: “Oasiko zaindari Ahmed eta ni tartean geundela, beste horrenbeste egin genuen”. Hori dela eta, lehen pertsonan hitz egiten du. |
| 4 |
Pertsonaia | Narratzailea pertsonaia batekin identifikatzen da, eta ekintzetan parte hartzen du, protagonista nahiz bigarren mailako pertsonaia bezala. Hori dela eta, lehen pertsonan hitz egiten du: “Bi urte besterik ez da etxe honetara etorri nintzela eta kanpoan nengoen, ikastaro batean” |
| 5 |
Lekukoa | Ez daki pertsonaiek zer pentsatzen duten ezta zer sentitzen duten ere, kanpotik ikusten duena bakarrik kontatzen du, bideo kamera bat balitz bezala: “Fiskalak heriotza zigorra eskatu zuen, tribunalak kondena hori ezarri zion, eta Francisco Francoren baimena baizik ez zen behar fusilamentua konplitzeko” |
| 6 |
Pertsonaia | Narratzailea pertsonaia batekin identifikatzen da, eta ekintzetan parte hartzen du, protagonista nahiz bigarren mailako pertsonaia bezala. Hori dela eta, lehen pertsonan hitz egiten du: “Askotan galdetzen nion nire buruari, nola ote zitekeen aitak beti hiru-lau eguneko bizar latz hura izatea” |
| 7 |
Pertsonaia | Narratzailea pertsonaia batekin identifikatzen da, eta ekintzetan parte hartzen du, protagonista nahiz bigarren mailako pertsonaia bezala. Hori dela eta, lehen pertsonan hitz egiten du: “Gogoan dut behin, uda hartan bertan” |
| 8 |
Orojakilea | Narratzaileak dena daki: “Burgosen hotza egingo zuela pentsatu zuen”, “berak ere pattarraren errea sentitu nahi zuelako, beharbada, jendartearen beroa bezainbat” |