literatur sorkuntza

Ipuin hasierak eta bukaerak

Ariketa honetan hasiera eta bukaerako formulak landuko ditugu. Ikasleek koadernoan edo orri hauetan ezagutzen dituzten ipuinen hasierako eta bukaerako formulak idatziko dituzte. Ateratzen direnen artean zerrendatxo bat idatziko dugu arbelean. Gero irakasleak arbelean sortu den zerrenda osatuko du jarraian ageri diren formulak emanez.

 

Ipuinak hasteko formulak...

Behin bazen...

Bazen behin...

Behin batean...

Munduan beste asko bezala...

Aldi batez, bazen / baziren...

Munduan anitz diren bezala, bazen...

Landareak eta animaliak mintzo ziren garaian, baziren...

Behin munduan, asko legez...

Orain dela asko...

Aspaldi-aspaldian...

Duela bizpahiru ehun urte...

Arrats batez, gau batez, bertze aldi batez omen ziren...

Saski honetan zazpi arto-buru gelditzen badira, etxe batean baziren zazpi anaia...

Aitzinean munduan beste asko legez...

Munduan beste asko legez, arto koxkolez...

Etxe batean/ herrixka batean/ herri batean/ baserri batean Jesus Jauna eta Jaun Done Petri Euskal Herrian zerbitzari zirelarik...

 

Ipuinak bukatzeko formulak...


Ipuinak bukatzeko formulak...

Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan.

Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan eta ager dadila Derioko plazan.

Hori hala bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Bitoriako plazan.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan.

Haiek ondo bizi baziren, gu ere ondo bizi gaitezen.

Haiek ondo bizi baziren, gu hobeto bizi gaitezen.

Haiek ongi bizi? Gu hobeki.

Geroztikako berririk ez dakit nik....

Geroztikako berririk ez dut nik ukan. Egia bada, sakelean sar eta gezurra bada kontuan ez har.

Ontsa bizi izan ziren. Ontsa hil ziren, horretan fini da istorioa.

Ongi bizi baziren, arabera hartara hil ziren.

Egia bada sinets, gezurra bada ez sinets.

Eta bere amarekin eta bi anaiekin aberats bizi izan zen, Jainkoak daki zenbat luzaz.

Eta laurogei urtetan, gero, joan da betiereko zorionaz bere anaia gaixoarekin bizitzera.

Han (zeruan) ikusiko dugu, hara egun batean joaten garelarik, atearen ondo-ondoan, eskuineko atetik.

--->>>ikaslea<<<---