Ipuin tradizional bat sortu
Komenigarria da lehenago aipatu ditugun Propp-en egiturekin jardutea, ahozko tradiziotik hartutakoa dela dirudien ipuina sortzeko. Ipuin tradizionalaren funtzioak ikusi eta gero, ikasleei ustezko euskal ipuin tradizional bat idazteko eskatuko diegu. Horretarako, euskal ahozko tradizioan agertzen diren pertsonaietako bat aukera dezakegu, hala nola, Basajaun, Tartalo, lamiak, Pernando Amezketarra...
Ikasleei ipuina sortzeko eskema hau emanen diegu, Proppen funtzioetan oinarritua:
Hasierako egoera | |
Familiako norbait etxetik doa | |
Protagonistari zerbait egitea debekatzen zaio | |
Heroiak emailearekin topo egiten du eta honek froga bat egiten dio | |
Heroiak froga gainditzen du | |
Horren ondorioz, heroiak zerbait magikoa eskuratzen du | |
Heroiaren eta gaizkilearen arteko borroka | |
Heroia irabazle ateratzen da borrokatik | |
Heroia herrira itzultzen da |
(EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA. Ipuina lantzeko
gida. EIE argitaletxea)