Ipuinak aldatzen
Ariketa honen helburua ipuin ezagunenak gogorarazi, mintzamena landu eta irudimena bultzatzea da.
Ipuin ezagunenak zein diren galdetuko diegu. Arbelean zerrenda eginen dugu eta gaur egungo gizartean, teknologia berriekin, rol aldaketekin... nola izan zitezkeen kontatzea eskatuko diegu. Ariketa hau ahoz egin daiteke, mintzamena lantzeko.
Ikasleak launaka jarri eta aldaketak pentsatzeko esanen diegu. Gero, ipuina denen aurrean kontatuko dute.
Txanogorritxoren ipuinean, adibidez, teknologia berriak ager daitezke, Txanogorritxo neska bihurria izan daiteke, otsoa sentibera izan daiteke, ehiztaria emakumezkoa, egungo gizartean koka genezake, ona edo gaiztoa izan liteke...