Kate narratiboa
Ipuinak asmatzeko jolasa da kate narratiboa.
Irakasleak (edo ikasle batek) ipuinaren lehen esaldia botako du eta bere ondoan dagoenak, esaldi horretako hitz bat hartuz, kontakizuna jarraitu beharko du. Hirugarrenak, bigarrenak esandakoan oinarrituz, beste esaldi bat botako du, eta denen artean ipuin bat sortuko dute.
Taldea oso handia bada, bitan edo hirutan bana daiteke. Ipuina asmatu eta gero, idatz dezakete, ikaskideei irakurtzeko.