Falta diren zatiak asma itzazu!
1.
Anboto eta Arangio mendien arteko haitzetan Martin artzaina ibiltzen zen ardiak zaintzen. Jakina da haitz haietan lamiak bizi zirela eta eguraldi onarekin beraien kobatik atera eta bueltatxo bat ematea gustatzen zitzaiela. Baina gehien gustatzen zitzaiena artzain gazteekin jolastea zen. Honela, gure Martin haitz haietara hurbiltzen zenean lamiak agertzen zitzaizkion eta denen artean Martin jaso eta airean ibiltzen zuten. Artzaina gustura ibiltzen zen lamiekin baina bereziki batekin, Erreka Mari deitzen zion lamia eder batekin. Honek etxeraino laguntzen zion egunero.
Denbora aurrera zihoan eta bikotea gero eta gusturago egoten zen elkarrekin. Orduan, ilunabar batean Martinek eta Erreka Marik ezkontzea erabaki zuten:
- Erreka Mari, nahi al duzu nirekin ezkondu?- galdetu zion Martinek.
Erreka Marik orduan:
- Bai, nahi dut.
Eta ondoren:
- Hartu Martin, eraman ezazu eraztun hau zure behatz txikian nire oroigarri.
Martin pozez zoratzen joan zen etxera gau hartan eta sukaldean sartu orduko eman zion berri ona bere amari:
- Ama, honezkero nik ere ezkondu edo zerbait egin beharko dut.
Amak, erabat harriturik:
2.
Amari zerbait arraroa gertatzen zela iruditu zitzaion. Entzuna zuen basoan lamiak agertzen zitzaizkiela artzain gazteei eta horren beldur zen ama gizajoa. Beraz, biharamunean apaizarengana joan zen ate joka:
- Egun on apaiz jauna. Presazko zerbaitek ekarri nau hain goiz zure etxera: nire seme Martinen ezkontzak hain zuzen.
Eta dena esplikatu zion apaizari. Apaizak arratsaldean semearekin azaltzeko esan zion eta hala egin zuen. Apaizak Martini neskatilaren hanketara begiratzeko esan zion.
- Ahate hankak baditu, lamia bat denaren seinale da eta ezin zaitezke berarekin ezkondu. – esan zion serioski apaizak.
Hurrengo egunean Martin Erreka Marirekin egon zen basoan eta hanketara begiratu zionean ahate hankak zituela ohartu zen.
Etxerako bidean apaizarengana joan eta bere emaztegaiak ahate hankak zituela baieztatu zion.
3.
Martin ez zen basora joan hurrengo egunean eta hurrengoan ere ez. Baina bazekien egunen batean azaldu beharra zuela.
4.
Martin ere negarrez hastear zegoen eta eraztuna behatzetik ateratzen hasi zen, baina ahaleginak egin zituen arren ezin zuen behatzetik atera.
Orduan, Martinek, desesperatuki, poltsikotik labana atera eta behatza moztu zuen.
Behatza eraztun eta guzti bertan geratu zen, Erreka Mariren ondoan eta Martin korrika maldan behera abiatu zen, negarrez. Baina etxera zetorrela Erreka Marik jarraitu zion atzetik.
5.