literatur sorkuntza

Albisteekin lan eta lan!

Albistea gertatu berri den zerbaiten kontaketa laburra da, ezta?

Albisteak edo berriak sei galdera hauei erantzuten die gehienetan:

gurutze Nor-nork?
gurutze Zer?
gurutze Non?
gurutze Noiz?
gurutze Nola?
gurutze Zergatik?

Albistearen egitura honako hau izaten da:

gurutze Titularra
gurutze Sarrera
gurutze Gorputza

Oraingoan, hurrengo albiste hauek ordenatuko dituzue. Ondoren, albistearen elementuak identifikatuko dituzue.

guraizeak -------------------------------


Bilbon: 20:00etan, Arriagan.
Baionan: 12:00etan, Herriko Etxean.
Donostian: 19:30ean, Bulebarrean.
Gasteizen: 20:30ean, Andra Mari Zuriaren Plazan.
Iruņean: 20:30ean, Gaztelu Plazan.

Ekitaldi asko egingo dira andrazkoek pairatzen duten indarkeriaren aurka


guraizeak-------------------------------

Goiz arazotsua gertatzen ari da gaurkoa Bizkaiko errepideetan, neurri handi batean, euria eta eguraldi eskasa direla tarteko. Hala, hiru istripu izan dira, eta lau pertsona zauritu dira. Gainera, ezbehar horien ondorioz, auto pilaketak gertatu dira.

Lau zauritu Bizkaiko errepideetan

Genero indarkeriaren aurkako egunaren harian, honako manifestazioak egingo dira Emakumeen Mundu Martxako eragileek antolatuta:

 

guraizeak-------------------------------

Goizeko zazpiak baino zertxobait lehenago gertatu da aurrenekoa, N-634 errepidean, Zornotza parean: Seat Ibiza batek eta Citroen Xara batek elkar jo dute, parez pare. Auto bakoitzeko bidaiari bana eraman dituzte zaurituta Galdakaoko Ospitalera. Istripu horren ondorioz auto ilara luzeak sortu dira; N-634an ez ezik, A-8 autopistan —Zornotzan sarrera eta irteera du— izan du eragina.

Basilio Pujana hil da


guraizeak-------------------------------

Zortziak eta hamar aldera, beste bi ezbehar gertatu dira. Berriro ere Zornotzan gertat da horietako bat: sei autok egin dute talka, baina ez da inor zauritu. Arrigorriagan, ordea, lau autok jo dute elkar, eta bi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte.

Bizkaiko bertsolaritzaren suspertzaile nagusietakoa izan zen 36ko gerraren ondorengo urteetan
JUAN LUIS ZABALA

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira ekimen eta ekitaldi asko egingo dira gaur Euskal Herri osoan. Horien artean nagusiak Emakumeen Mundu Martxako Euskal Herriko Plataforman biltzen diren eragileek antolatu dituzte. Halaber, herri eta eskualdeetako emakume elkarteek zein erakundeek bultzatutakoak egingo dira han eta hemen. Urtea hasi zenetik bederatzi emakume hil dituzte Euskal Herrian; estatistiken arabera, Hego Euskal Herrian 15.000 emakume inguruk tratu txarrak jasaten dituzte, eta NBEk atzo emandako datuen arabera, 18 segundoro gertatzen da andrazkoen aurkako indarkeria kasu bat munduan.

 

guraizeak-------------------------------

Basilio Pujana bertsolari zenaren aldeko hileta elizkizunak gaur egingo dira, 18:00etan, Zeanurin (Bizkaia). Pujana oso erreferentzia garrantzitsua izan zen 36ko gerraren osteko bertsolaritzan, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bi bider iritsi zen finalera.

Bederatzi neba-arrebaren artean zazpigarrena, Basilio Pujana Zeanurin sortu zen, 1913ko otsailaren 27an. Baserriko morroi lanetan hasi zen gazterik. Gero, harrobietan aritu zen lanean, eta tornero izan zen Bilbon. Amarengandik jaso zuen bertsozaletasuna, eta 16 urte zituela moldatu zituen lehen bertsoak. 17 urte zituen lehen aldiz jendaurrean bertsotan aritu zenean, Zeanurin, Paulo Sagarna eta Zidorra bertsolariekin batera. 36ko gerran Ibaizabal batailoiko gudari izan zen. Pujana da Eusko gudariak kantu ezagunaren hitzen egileetako bat, Jose Maria Garate eta Alejandro Lizasorekin batera.

Hizlarien artean izango dira, besteak beste, Mikel Aranburu, Garikoitz Mendizabal eta Raul Madinabeitia. Jardunaldiak igande arratsaldean amaituko dira, Donostiako Udal Txistulari Taldeak eskainiko duen erromeriarekin.


guraizeak-------------------------------

Balendin Enbeita eta Jon Lopategi izan ziren, hurrenez hurren, urte horietan txapeldun. Hurrengo belaunaldiko bizkaitar bertsolariak plazan nabarmentzen hasi zirenean Jon Lopategi, Jon Azpillaga, Enbeita anaiak, Xabier Amuriza... bertso jarrietara bideratu zuen nagusiki bere bertsogintza Pujanak. Idatzitako bertso sortak bilduz, Egi batzuek aixetaratzen liburua argitaratu zuen 1986an, Antonio Zabalaren Auspoa bilduman. Beste bi liburu argitaratu zituen ondorengo urteetan, bilduma berean: Deaburak ostutako urteak eta Oiuak.

Danbolinteroei buruzko jardunaldiak asteburuan, Oiartzunen

Erredakzioa - Donostia


guraizeak-------------------------------

Hala ageri da jasoa Joseba Tapiaren Agur Intxorta maite diskoan. Gerra osteko urteetan, espetxealdia eta zigor-lanak nozitu zituen. Hala ere, Bizkaiko bertsolaritzaren suspertzaile eta euskarri nagusietakoa izan zen urte horietan, Balendin Enbeita, Jose Alberdi, Faustino Etxebarria, Hormaetxea eta beste bertsolari batzuekin batera. Bat-batean aritzeaz gain, bertso jarriak ere moldatu zituen. 1959, 1962, 1964 eta 1987an hartu zuen parte Bizkaiko Txapelketan, eta bitan iritsi zen finalera: 1959an eta 1964an.

Bihar eta etzi Euskal Herriko danbolinteroei buruzko jardunaldiak izango dira Oiartzungo (Gipuzkoa) Herri Musikaren Txokoan, danbolinteroen elkarteak eta Euskal Herriko Txistulari elkarteak antolatuta. Danbolinteroen iragana, oraina eta geroa izenburuko jardunaldiotan hitzaldiak, mahai-inguruak eta txistu-danbolin jotzaileen emanaldiak izango dira.