Ametsetik errealitatera
Anjel Lertxundiren Konpainia noblean liburuaren pasarte hau irakurriko duzue eta albiste bihurtuko duzue.
Gogoan izan:
Nor-nork?
Zer?
Non?
Noiz?
Nola?
Zergatik?
“Jendearen ametsek iragana deskubritzen laguntzen badute, badira hiruzpalau hilabete nireek orainean dutela eragina, eta ez nolanahikoa. Ligiko zubiaren ipuin ezaguna amestu nuenean, gau hartan bertan gure herriko zubia eraman zuen uholdeak. Txiripatzat hartu nuen, ordea, bien arteko lotura. Handik astebetera edo, Tartalorekin egin nuen amets, eta biharamunean nire adiskide batek begi bat galdu zuen istripu batean. Orduan ere ez nuen sinetsi nahi izan nire ametsaren eta biharamuneko gertakariaren artean loturaren bat zegoenik...”LERTXUNDI, Anjel. Konpainian noblean. Alberdania.