Definizioak
Ikasleek hitzen definizioa bilatuko dute
Zuzenketa orria
Albistea Gertaera baten adierazpena, berria. Artikulua Zerbaiti buruzko iritzia agertuz, egunkari edo aldizkari batean argitaratzen den izkribua. Elkarrizketa Bi lagun edo gehiagoren esakune kateatuaren segida; norbaitekin, zerbaiten berri jakiteko edo zerbaiti buruz bere iritziak izateko egiten den solasaldia. Argudioa Esaten denaren euskarritzat ematen den arrazoia edo froga. Iritzia Zerbait edo norbaitez eta bereziki gai edo arazo eztabaidagarri batez pentsatzen dena, hari buruzko uste edo ikuspuntua. Erreportajea Gertakari batek ahal den modu zuzenean azalduz egindako kazetari-lana, irudiz, zenbait pertsonaren adierazpenez eta oro har kazetariak berak jasotako informazioez osatua. Editoriala Egunkariko zuzendariaren edo kazetari baten iritziak adierazten dituen artikulua edo iruzkina, sinatuta edo sinatu gabe doana, eta egunkariaren iritzi-ardatza dena.
Iturria: Harluxet
hiztegi entziklopedikoa