literatur sorkuntza

Elkarrizketaren egitura II

Zuzenketa orria

 

MANU URBIETA-Errealeko Infantilen entrenatzailea

"Ezin ditugu haurrak bere ingurutik atera eta izar bihurtu, ezin ditugu txapeldunak sortu."

Zubietan topatu dugu Manu Urbieta, bere bigarren etxea bihurtu den Errealaren instalazioetan. Zazpi futbol zelai, gimnasioa, medikuaren gela, pedagogo, psikologo, dietista, entrenatzaile futbolari batek bere prestakuntza fisiko eta psikologikorako behar dituen guztiak bat eginik. Ateetan; adiskidetasuna, talde lana aurrera egiteko mezuak. Futbola izarren joko bihurtu den garai honetan, talde lana eta jolasean ongi pasatzea zer den irakasten die Manu Urbietak Errealeko gaztetxoenei; bera futbolean hasi zenean joko honek zituen balio positiboak mantendu nahian ari da lanean.

Lehenik eta behin, zein dira Errealean dabiltzan gaztetxoen taldeak?

Errealak talde bezala ez dauka Alebinik eta Infantil txikirik oraingoz. Urtean zehar topaketa batzuk egiten ditugu eta taldetxo bat osatzen da torneo batera joateko. Ondoren, infantilak daude, DBH 2koak, horien entrenatzaile naiz ni. DBH 2ko jendea da eta liga bat antolatuta dago hainbat Kluben artean. Kadeteak DBH 3koak, bigarren urteko kadeteak DBH 4koak eta gero Jubeniletara. Horiek dira hasierako adinak.

Infantilen taldea osatzeko topaketa batzuk daudela esan duzu, nola egiten dira?

Topaketa horiek Diputazioak erregulatzen ditu. Biztanle kopuruaren arabera herri bakoitzak zenbaki edo haur kopuru zehatz batentzako aukera du. Gu talde horietara, herrietako eta klubetako taldeetara joaten gara. Jokalariak ikusi ondoren, aukera bat egiten da. Denontzat ez dago tokirik. Hala ere, adin horretan Errealak denak ikusi behar ditu. Beti egon behar dugu ikusten, mugitzen, ezin dugu aterik itxi. Topaketa horietatik 25 bat gaztetxo hartzen ditugu. Bi maila egiten dira, sendoena torneora joateko eta bestea beste mota bateko topaketetara joateko. Aukeratzen ditugun haurrek euren herri eta klubetan jarraitzen dute jokatzen. Berebiziko garrantzia du euren ingurune eta ohiturekin jarraitzea. Ezin ditugu maila horretan futbolari txapeldunak sortu.

Iturria: Ipurbeltz, 329. zenbakia

 

--->>>ikaslea<<<---