literatur sorkuntza

Entzuteko albisteak

Hiru euskal mendizale desagertuta daude ostiralaz gero Pirinioetan” albistea entzun eta taldeka komentatuko duzue zer ulertu duzuen. Ondoren, binaka jarrita, bakoitzak 3 galdera prestatuko ditu eta bikotekideari eginen dizkio.

barratxoa

 


Hiru euskal mendizale desagertuta daude ostiralaz gero Pirinioetan
2005/11/28 08:24

46 eta 48 urte arteko hiru bilbotarrak mendizale adituak dira eta ingurua oso ondo ezagutzen dute, senideen arabera. Senitartekoek uste dute bordaren batean egon daitezkeela baina hipotermiak jota ote dauden beldur dira. Horrez gain, beste hiru mendizale iruindar desagertu ziren atzo, goizean Aralar mendira joan ondoren.

http://www.eitb.com/media/asx.asp?id=258362&l=EUS

Hiru euskal mendizale desagertuta daude ostiralaz gero Pirinioetan

46 eta 48 urte arteko hiru bilbotarrak mendizale adituak dira eta ingurua oso ondo ezagutzen dute, senideen arabera. Senitartekoek uste dute bordaren batean egon daitezkeela, baina hipotermiak jota ote dauden beldur dira. Horrez gain, beste hiru mendizale iruindar desagertu ziren atzo, goizean Aralar mendira joan ondoren.

46 eta 48 urte arteko hiru mendizale bilbotar desagertuta daude ostiralaz gero Anso Haranean, Huescan, Pirinioetan. Bart hiru mendizale horien senideek alarma-hotsa eman dute Radio Euskadin. Desagertuek atzo telefonoz deitu behar zieten eta deirik jaso ez zutenean, kezkatzen hasi ziren.

Hiru mendizale horiek mendian adituak dira eta oso ondo ezagutzen dute ingurua, izan ere, sarri izan dira bertan, senitarte eta lagunen esanetan, hala ere, asteburuan izan den elurrak arazoak sortu ahal izan dizkie. Guardia Zibilak Radio Euskadiri agertu dio eguna argitu bezain laster bilaketa lanekin hasiko dela. Horrez gain, Bilbo eta Hernaniko lagun eta mendizaleen laguntza izango dute.

Roberto Sagredo, Julian Jimenez eta Fernando Cardenato iragan ostegunean joan ziren Zurizako kanpalekura mendira joateko asmoz. Egun horretan bertan, etxera deitu zuten ondo iritsi zirela esateko. Hurrengo egunean, Fernando Cardenatok haren laneko nagusia aurkitu zuen kanpalekuan eta Acherito mendira igotzeko asmoa zuela esan zion; orduz gero ez dago hiru mendizaleei buruzko informaziorik.

Senideek uste dute bordaren batean egon daitezkeela mugitu eta atera ezinik elurra dela eta. Horrez gain, senideen bozeramaile batek Euskadi Irratian baieztatu duenez, esperientzia dute mendiaren alorrean, oso ondo ezagutzen dute ingurua eta ondo baino hobeto dakite egoera neurtzen edozein arazoren aurrean.

Furgonetako atea zabalik
Goizaldean, 02:00ak aldera, Guardia Zibila Zurizako kanpalekura iritsi da eta mendizaleen furgonetako atea zabalik aurkitu dute. Barruan hiru bilbotarren agiriak aurkitu dituzte eta elur gainean ibiltzeko erraketak falta zirela ikusi dute, beraz, uste dute ostiral goizean mendira atera zirenean egun horretan bertan bueltatzeko asmoa zutela.

Guardia Zibilak gaur goizean ekingo dio bilaketari. Familiei jakinarazi dietenez, lehenengo oinez hasiko dute bilaketa, elur-erraketa eta eskiekin eta horrela aurkituko ez balituzkete, arratsaldean helikopteroa ateratzeko asmoa agertu diete.

Senitartekoak kezkatuta daude mendizaleek hipotermia izan dezaketelakoan; laguntza premian izan daitezkeela deritzote, horregatik iruditzen zaie hain garrantzitsua ahal bezain laster aurkitzea. Hori dela eta, gaur goizean mendizaleen senide eta lagunak sei ibilgailutan atera dira Bilbotik; horiez gain, Hernaniko mendizale talde bat ere gehituko zaie Guardia Zibilari eta familia eta lagunei laguntzeko. Poliziari eskatuko diete ahal bada, helikopteroa ahal bezain laster atera dezaten.

Iturria: www.eitb.com