literatur sorkuntza

Eztabaidan...

Lanak eta rol sexualak

      1. Gela bikote mistoetan bereizi eta jarraian duzun fitxa banatu.
      2. Ikasleei galdetu beste aukerarik ez balute, zein lan aukeratuko zuketen.
      3. Neska bakoitzak bere kideari esanen dio zein lan aukeratu duen eta mutilak bere desadostasuna erakutsi beharko dio eta arrazoiak eman beharko ditu. Utzi eztabaida pixka batean luzatzen.
      4. Mutil bakoitzak bere lana erabaki dezala esan eta neskei eskatu bere desadostasuna agertzeko.


barratxoa

Mutilentzako zerrenda
Neskentzako zerrenda
  • Sukaldaria
  • Etxeko jauna
  • Idazkaria
  • Saltzailea
  • Ileapaintzailea
  • Kajeroa
  • Erizaina
  • Dantzaria
  • Haurtzaina
    • Mekanikaria
    • Atezaina
    • Kontularia
    • Bankuko zuzendaria
    • Medikua
    • Pilotua
    • Traperoa
    • Zurgina
    • Ingeniaria
    • Arrantzalea
    • Abokatua
    • Bizargina

 

EZTABAIDA

1. Zein izan da zure lehen erreakzioa zerrenda ikusi duzunean? Zergatik?

2. Zergatik edo nola aukeratu duzu zure lana?

3. Zein lan ikusi nahi zenuen zerrendan?

4. Zein arrazoi eman dizute zure aukeraren aurka?

5. Zer sentitu duzu? Desadostasuna benetakoa izan da?


Iturria: Red de recursos en Educación para la paz, el desarrollo y la interculturalidad. Edualter