literatur sorkuntza

Grafiko batetik abiatuz

Grafiko batetik abiatuz iritzi artikulu bat idatziko duzue. Horretarako, behean duzuen grafikoaz eta testutxoaz balia zaitezte.


2004eko istripuak

Data Tokia Izena Enpresa Ondorioak
Urtarrila        
U-3 Azpeitia
Maderas Lizar enpresako koadro elektrikoa konpontzen ari zela, izan du istripua
Jose Cruz Ruiz Medra, 53 urteko langilea Maderas Lizar enpresako langilea Hil egin da
U-4 Andoain
Aldageletan zegoela, bat batean hil egin da
Alberto Garcia, Landaben enpresako langilea   Hil egin da
U-7 Barakaldo
Ibarreta industrialdeko enpresa batean, ontzi bat mozten ari zela, izan du istripua
J.I.V., 29 urteko langilea   Pronostiko erreserbatua
U-11 Mungia
Teilatua garbitzen ari zela, argindar karga batek buruan harrapatu du
JL.B.P., 42 urteko Portugaleteko bizilaguna Manufacturas Eléctricas enpresak azpikontratatutako Aspeko enpresarako langilea Hil egin da
U-13 Portugalete
"Puente Colgante" tik uretara erori da, laneko furgonetaren barruan
53 urteko getxotarra   Itota hil egin da
U-13 Uharte
Zama garraiatzen zuen plataformak zanpatu du, eraikuntza lanetan ari zela
E.M.A.Z., 24 urteko peruarra eta Iruñeko bizilaguna   Hil egin da
U-15 Elorrio
Lanean ari zela, makina batek behatza harrapatu dio. Goizeko ordubata eta erdiak aldera gertatu da istripua
R.C.M., Elorrioko emakumezkoa   Zauritua
U-17 Basauri
Pisu handiko molde batek zanpatu du
Jose Luis Castanedo Cerro, 37 urteko langilea "Guivisa", Basauriko galdategiko langilea Hil egin da
U-17 Araia
Errepideko alboko marra pintatzen ari zela, makina irauli egin da
Jose Feliciano F.C., 28 urteko langilea "Aplicación de Pintura" enpresako langilea Hil egin da
U-18 Bretainiako kostaldean
Olatu batek itsasontzitik uretara bota eta lankideek erreskatatu dute
Apar arrantzontziko patroia   Larri zauritua
U-18 La Rochelle
Veni, Baionako itsasontzian arrantzan zela, bihotzeko arazo batek jota, helikopteroz ospitalera eraman dute
Manuel Varela Vecino Veni arrantzontziko arrantzalea Larri
U-18 Bilbo
Gorteak kalean, zurgintza lanetan ari zela, ebaki bat izan du eta Basurtuko Ospitalera eraman dute
S.L.M., 31 urteko zurgina   Zauritua
U-19 Santurtzi
Portuan atrakatuta zegoen ontzian izandako erorikoak zauriak eragin dizkio
34 urteko marinel errusiarra   Pronostiko erreserbatua
U-20 Gasteiz
Burni zati bat sorbaldan sartu eta odoljario larria eragin dio
Enrique S.S., 53 urteko langilea Gasteizko Plásticas Galeor enpresako langilea Larri zauritua
U-24 Errenteria
Porlan plaka batek zanpatu du, eraikuntza lanetan ari zela
J.M.U., 28 urteko tolosarra   Hil egin da
U-24 Barakaldo
Barakaldoko portuan, lanean ari zen ontzian, bi metroko altueratik erori da
R.M., 46 urteko marinela   Pronostiko erreserbatua
U-24 Getxo
Zerabilen makinaren palankak buruan jo du
48 urteko langile berangoarra   Pronostiko erreserbatua
U-26 Barakaldo
Herriko erresidentzia batean lanean ari zela, erorikoa izan du
31 urteko langilea   Pronostiko erreserbatua
U-26 Abanto
El Campillo industriguneko lantoki batean erorikoa izan du
Alemaniar nazionalitateko 61 urteko langilea   Pronostiko erreserbatua
Otsaila        
O-1 Iruñerria
Uharte eta Arre herrien arteko errepidean, bi kamioien arteko talka izan da
L.A.J.R., 41 urteko kamiolari iruindarra Kaiku produktuen banatzailea Hil egin da
O-1 Iruñerria
Uharte eta Arre herrien arteko errepidean, bi kamioien arteko talka izan da
M.N.R., 52 urteko kamiolari murtziarra Transportes Carrillo Teruel garraio enpresako langilea Hil egin da
O-1 Irura
Irunerako norabidean gidatzen zuen kamioia errepidetik atera eta irauli egin da
38 urteko kamiolari ukrainiarra Kaiku produktuen banatzailea Hil egin da
O-14 Trapagaran
Aparcavisa industrigunean lanean ari zela, gurdi mekanikoa irauli eta gainera erori zaio
F.A.L.,52 urteko Etxebarriko langilea Kaiku produktuen banatzailea Zauritua
Martxoa        
M-1 Barakaldo
Bilbao Exhibition Centerrek Ansion duen eraikina garbitzen ari zela, aldamioak hutsegin eta 22 metroko altueratik erori da.
L.A.B.G., 31 urteko bilbotarra   Hil egin da
M-1 Barakaldo
Bilbao Exhibition Centerrek Ansion duen eraikina garbitzen ari zela, aldamioak hutsegin eta 22 metroko altueratik erori da.
F.A.T., 29 urteko bilbotarra   Hil egin da
M-1 Asparrena
N-1 errepidean trafikoa zuzentzen ari zenean auto batek harrapatu du
Jesus Maria Altuna, 55 urteko foruzaina   Hil egin da
M-9 Abanto
Excavaciones Viuda de Sainz enpresan lanean ari zela, bi metroko altueratik erori da
S.R.G., 53 urteko langile erandiotarra   Zauritua
M-9 Galdakao
Putzu septiko batera erori da, Ibaizabal kalean
I.G.L., 28 urteko langilea   Zauritua
M-10 Santurtzi
Fenwick batek hanka harrapatu du, Portuan lanean ari zela
A.G.G., 28 urteko langilea   Arin zauritua
M-14 Azpeitia
Zuhaitzak ebakitzen ari zela, botatako enbor batek buruan jo du
J.M.A.U., 56 urteko langilea   Arin zauritua
M-16 Ormaiztegi
Errepidean lanean ari zela, kamioi batek harrapatu du
Iñaki Saenz Carmona, 26 urteko Azkoitiko bizilaguna Grupisa eta Zerbitzu Elkarteak osatzen duten UTE Gipuzkoako langilea Hil egin da
M-17 Santurtzi
Portuan, itsasontzi baten lanean ari zela, makina batek eskua harrapatu dio
S.A.P.   Larri zauritua
M-18 Berriozar
Lanean ari zela, makina batek buruan jo eta hil egin da
Migel I.T., 38 urteko langilea eta Berriozarko bizilaguna Agustinos industrigunean dagoen "Aceros Calibrados", enpresako langilea Hil egin da
M-18 Arizkun
Herriko Ostatuaren teilatuan lanean ari zela, erori egin da
Domingo Borda, 47 urteko langile arizkundarra Auzolanean ari zen Hil egin da
M-27 Iruñea
Areta industrigunean sute bat amatatzen ari zela, bi sahiets hautsi ditu
    Zauritua
M-31 Santurtzi
Makina batek behatz bat ebaki dio
B.F.S., 59 urteko langile sestaotarra Santurtziko Pedro Icaza kaleko inprimategian lanean ari zen Larri zauritua
Apirila        
A-1 Bilbo
Laban ebakiak jasan dituzte esku eta hankan, hiltegian lanean ari zirela
Bi gizonezko Gurekola SL enpresako langileak Zaurituak
A-1 Araka
Koarteleko sarreran kamioiko garabiak ataria jo eta gainera errori zaio
J.L.A.P., 41 urteko langile gasteiztarra.   Hil egin da
A-4 Bilbo
Makina larrutzaileak harrapatuta ebakia egin du eskuan, hiltegian lanean ari zirela
Gizonezko bat Gurekola SL enpresako langilea Zauritua
A-5 Donostia
Martutene auzoan, eraikuntza lanetan ari zela, hirugarren solairutik lurrera erori da
37 urteko langilea   Hil egin da
A-5 Santurtzi
Estolderia bat garbitzen ari zela, intoxikatu egin da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute
E.U.T. 24 urteko donostiarra   Pronostiko erreserbatua
A-18 Etxebarri
Lanean erabiltzen ari zen makinak eskua harrapatu dio

JC.P.U., 35 urteko getxotarra

  Arin zauritua
A-18 Barakaldo
Armairu bat gainera erori zaio
A.S.A, 50 urteko barakaldoarra   Arin zauritua
A-23 Getxo
Okindegiko labea lehertu egin da
A.H.S., 44 urteko langilea. Leioakoa.   Pronostiko erreserbatua
A-23 Getxo
Okindegiko labea lehertu egin da
R.C.P., 44 urteko langilea. Getxokoa.   Pronostiko erreserbatua
A-26 Ultzama
Pagadi batean lanean ari zela, pago arbola gainera erori zaio
    Hil egin da
A-26 Getxo
Eraikuntza lanetan ari zela, izan du istripua

 

R.H.H., 32 urteko portugaletetarra


Pronostiko erreserbatua
A-28 Gallarta
Abra Industrial industrigunean, eraikuntza lanetan ari zela, lau metroko altueratik erori da
A.R.S, 28 urteko barakaldoarra   Pronostiko erreserbatua
A-28 Larrabetzu
Sarrikola industrigunean, eraikuntza lanetan ari zela, eskilara betetik erori da
J.C.R.E., 34 urteko sestaotarra   Pronostiko erreserbatua
A-28 Leitza
Porlana txertatzeko erabiltzen den garabi batek kolpatu du, eraikuntza lanetan ari zela
Jose Reboredo, 24 urteko galiziarra Construcciones San Martin enpresako langilea Larri zauritua
A-28 Leitza
Porlana txertatzeko erabiltzen den garabi batek kolpatu du, eraikuntza lanetan ari zela
Papy Ndudi, 31 urteko langilea Construcciones San Martin enpresako langilea Zauritua
A-29 Bergara
Hondeamakina batekin lanean ari zela, makina irauli eta behean harrapatu du
Andoni Zubiri, 25 urteko goizuetarra   Hil egin da
Maiatza        
M-6 Urnieta
Herri lanetara zihoala, gidatzen zuen furgoneta bidetik atera da
S.G.F., 25 urteko galiziarra   Hil egin da
M-6 Urnieta
Herri lanetara zihoazela, furgoneta bidetik atera da
J.E.S.S., 30 urte; F:J.A.C., 42 urte; R.H.B., 47 urte, hirurak galiziarrak   Larri zaurituak
M-10 Leitza
"Sarrió Papel" lantegiko aparkalekuan furgoneta batek harrapatu du
Mari Jose Aranburu, 53 urteko langile leitzarra "Sarrió Papel" enpresako langilea Hil egin da
M-10

Iruña-Oka
Pistoi kutxa bat lehertu eta zauri larriak eragin dizkio

Felix Urien, 31 urteko langilea "Unión Española de Explosivos" enpresako langilea Larri zauritua
M-10 Iruña-Oka
Pistoi kutxa bat lehertu eta zauri larriak eragin dizkio
Miguel Angel Ahedo, 36 urteko langilea "Unión Española de Explosivos" enpresako langilea Zauritua
M-11 Durango
Eraikuntza lanetan ari zela, rotaflex batekin ebakia egin du
R.J.P., 33 urteko langile bilbotarra   Zauritua
M-12 Uharte
Traktorearekin sastrakak garbitzen ari zela, irauli egin da
Eduardo E.C, Burgeteko 32 urteko langilea   Hil egin da
M-20 Santurtzi
Santurtziko portuan lanean ari zela, erorikoa izan du
A.A.A. 42 urteko Elantxobeko langilea   Zauritua
M-21 Azkoitia
GBS altzairutegian lanean ari zela, garabi batek buruan kolpatu du
F.G.C., 55 urteko Legazpiko bizilaguna GBSko langilea Hil egin da
M-26 Gasteiz
Junditz industrigunean pabilioi bat eraikitzen ari zela, zutabe bat gainera erori zaio
41 urteko Barakaldoko langilea Enbaxa enpresako langilea Hil egin da
M-28 Santurtzi
Kamioi bat deskargatzen ari zela, metalezko pieza bat gainera erorui zaio
J.R.R., 48 urteko langilea   Zauritua
Ekaina        
E-8 Gasteiz
Kable bobina bat garraiatzen ari zela, buruan jo eta zauri larriak eragin dizkio, Iberdrolak Gasteizko Ali Gobeon dituen instalazioetan
59 urteko langilea EDS, Iberdrolak azpikontratatutako enpresako langilea Hil egin da
E-14 Berriz
Serra batekin lanean ari zela, ebakia egin du
I.L.I., 30 urteko zaldibartarra   Zauritua
E-21 Santurtzi
Saturtziko portuan lanean ari zela, makina batek harrapatu du
J.M.G.G., 33 urteko muskiztarra; mariñela.   Zauritua
E-21

Santurtzi
Santurtziko Portuko bigarren kai-muturreko blokeen zonaldean lanean ari zela, itsasora erori da.

30 urteko F.M. langilea Barakaldon bizi baina Senegalen jaiotakoa zen.   Hil egin da
E-22 Barakaldo
Lanean ari zela, kamioi bilgailu batetik erori da
J.R.S.G., 56 urteko barakaldoarra   Pronostiko erreserbatua
Uztaila        
U-6 Karrantza
Lanean ari zela, kamioi bilgailu batetik erori da eta zerabilen gailuak harrapatu du
57 urteko langilea Las Llamas auzoan gertatu da istripua Hil egin da
U-6 Sestao
Kate batek jo du
F.J.D.A., 42 urteko langile bilbotarra   Pronostiko erreserbatua
U-11 Bilbo
Eraikuntza lanetan ari zela, burdinezko plantza batek buruan jo du
52 urteko langile portugaldarra Otaduy enpresarako azpikontratatua Hil egin da
U-11 Bilbo
Eraikuntza lanetan ari zela, sei metroko altueratik erori da
JL.C.S, 32 urteko Trapagako langilea   Pronostiko erreserbatua
U-11

Bilbo
Lanerako erabiltzen ari zen makinak hormaren kontra harrapatu du

R.E.H., 22 urteko santurtziarra   Pronostiko erreserbatua
U-13

Kastexon
Atarrabiako kamioi gidari bat hil egin da, ibilgailua irauli ostean

L.M.L 30 urteko Atarrabiako bizilaguna.   Hil egin da
U-14

Sondika
Lanean ari zela, argindar deskarga bat jasan eta hil egin da.

I.J. 24 urteko gaztea   Hil egin da
U-18 Ezkurra
Lanean ari zela, traktorea irauli eta azpian harrapatu du
Joaquín G.T., de 67 urteko nekazaria   Hil egin da
U-19 Eskoriatza
Eraikuntza lanetan ari zela, eskilara mekaniko batetik erori da
M.G.F, 44 urteko langile portugaldarra   Hil egin da
U-27 Gasteiz
Jundiz poligonoko lantegi batean lanean ari zela, zinta garraiatzaile batek eskua eta hanka harrapatu dizkio
29 urteko langilea   Larri zauritua
U-28 Mallabia
Burnizko barra batek jo du
M.G.S, 61 urteko langile errenteriarra   Larri zauritua
Abuztua        
A-1 Loiu
Argindar deskarga batek jo du mantentze zerbitzuan ari zela
I.S.B., 32 urteko langilea Aceros Olarrak azpi kontratatutako Sisteinger enpresarako ari zen lanean Hil egin da
A-9 Usansolo
Eraikuntza lanetan ari zela, sei pisuko hutsune batetik erori da
Jose Miguel Andrada, 41 urteko langilea   Zauritua
A-9

Abanto
Aldamioarekin kolpatu da

L.F.C izeneko langilea   Pronostiko erreserbatua
A-20 Aia
Mantenimendu lanetan ari zela, kamioi batek harrapatu du
Manuel Latasa, 35 urteko langilea Comercial Urratz SL enpresako langilea Hil egin da
A-22 Alonsotegi
Zuhaitzak mozten ari zela, enbor batek hankan jo du
S.G.H, 25 urteko langilea   Zauritua
Iraila        
I-12 Legorreta
Legorretako sagardotegian, lurrak mugituz, indus makina batekin lanean ari zela, lur-jauzi batek harrapatu du
Angel Plaza Marin 37 urteko langilea Construcción Urrela-k azpikontratatutako Construcciones Zuga enpresako langilea Hil egin da
I-12 Legorreta
Legorretako sagardotegian, lurrak mugituz, indus makina batekin lanean ari zela, lur-jauzi batek harrapatu du

Jose Maria Ramos Zabala, 53 urteko langilea  

Construcción Urrela-k azpikontratatutako Construcciones Zuga enpresako langilea Hil egin da
I-14 Galdakao
Esku artean zerabilkien makinak hatz bat harrapatu dio
J.M.G.V, 50 urteko galadakaotarra   Zauritua
I-16 Abadiño
2,8 metrora zegoen plataforma batetik erori da
Nicolas G.M., 36 urteko langilea Induistrias Berry enpresarentzat autonomo gisara lan egiten zuen argiketaria Hil egin da
I-17

Durango
Lanean ari zela, garabi baten gakoak harrapatu du


F.F.I., 38 urteko ermuarra   Pronostiko erreserbatua
I-20 Zaldibar
Lanean erabiltzen ari zen makinak eskua harrapatu dio
E.D.L., 61 urteko langile ermuarra   Pronostiko erreserbatua
I-22 Santurtzi
Lanean ari zela, harriak eta area erori zaizkio gainera
J.R.G.M., 50 urteko langilea   Pronostiko erreserbatua
I-22 Deustua
Lanean ari zela, hiru metroko altueratik erori da
J.J.P.P., 43 urteko langilea. Portugaletekoa   Pronostiko erreserbatua
I-23 Elgeta
Teilatu bat konpontzen ari zela, lurrera erori da
58 urteko langilea "Berrikuntzak-Rehabilitaciones", Eibarko enpresako langilea Hil egin da
I-27 Bilbo
A-8 autopistatik zihoala gidatzen zuen kamioia errepidetik atera da
J.G.G., 65 urteko kamioi gidaria   Zauritua
Urria        
U-3 Abadiño
Matiena auzoan lanean ari zela, argindar deskarga batek jo du
F.G.R., langile santurtziarra   Larri zauritua
U-10

Zestoa
Garbiketa lanean ari zela, makina batek bi hankak harrapatu dizkio

44 urteko langilea T.S. Fundizio enpresako langilea Larri zauritua
U-14 Legazpi
Lan-makina batek buruan kolpatu eta besoan zauri bat eragin dio
J.M.K.A., 54 urteko urretxuarra Alur enpresako langilea Zauritua
U-17

Oñati
Pinuak ebakitzen ari zen eta batek buruan jo du

51 urteko langilea   Hil egin da
U-20 Iurreta
Lanean ari zela, hodi batek hankan zauri larriak eragin dizkio
JM.A.U., Eubako 49 urteko bizilaguna   Larri zauritua
U-20 Urtuella
Lanerako erabiltzen ari zen makinak harrapatu du
M.B.P., 31 urteko Portugaleteko langilea   Larri zauritua
U-21 Santurtzi
Garabi batek harrapatu du
L.A.A., Barakaldoko 51 urteko langilea   Larri zauritua
U-24 Nafarroa
AP-15 autopistan errepide lanetan ari zela, kamioi batek harrapatu du
F.N.G., 45 urteko langile zornotzarra "Audenasa" enpresako langilea Hil egin da
U-27 Bilbo
Lanean ari zela, mahuka batek buruan jo du
D.C.L., langile bilbotarra   Zauritua
U-27 Portugalete
Maneiatzen ari zen garabiak eskua harrapatu dio
A.R.P., langile santurtziarra   Zauritua
U-28 Amurrio
Bost metroko altueran zen aldamio batetik erori egin da eraikuntza lanetan ari zela
P.D.P., 49 urteko langilea Electricidad Barroetak azpikontratatutako Zaragozako Gesa enpresako langilea Istripua izan eta hiru egunetara hil egin da Gurutzetako ospitalean.
Azaroa        
A-2 Etxebarri
Eroriko bat izan du eta erietxera eraman dute
38 urteko langile portugaldarra   Zauritua
A-2 Galdakao
Ur irakinarekin beterik zegoen upel batetan erori da
A.P.P., 40 urteko langile bilbotarra   Arin zauritua
A-2 Bilbo
Oholtza bat gainera erori zaio
G.P.T., 35 urteko langile barakaldoarra   Pronostiko erreserbatua
A-3 Dantxarinea
Zanga batean harrapatuta geratu da
Ioan.C.M., 19 urteko langile errumaniarra   Hil egin da
A-3 Igantzi
Kamioia kargatzen ari zela, lau metroko altueratik erori da
Joao S.N., 59 urteko kamioizale portugaldarra   Hil egin da
A-16 Barakaldo
Garabi batetik erori eta zintzilik geratu da
J.C.C., 48 urteko langilea   Pronostiko erreserbatua
A-22 Barakaldo
Zerbitzura zihoala moto istripua izan du
J.M.A.   Hil egin da
A-22 Bilbo
Hondeamakina baten ateak eskua harrapatu du
A.F.F., 57 urteko behargin basauritarra   Pronostiko erreserbatua
A-22 Abadiño
Garabi batek hormaren aurka harrapatu du
47 urteko langile napolitarra   Pronostiko erreserbatua
Abendua        
A-1 Santurtzi
Habe bat gainera erori zaio
L.E.P., 32 urteko Portugaleteko langilea   Pronostiko erreserbatua
A-15 Galdames
Lanean ari zela, zuhaitz enbor batzuk gainera erori zaizkio, Montellano auzoan
V.S.C., 47 urteko langilea   Pronostiko erreserbatua

 

 


Lan arriskuen prebentzio legearen urteurrena

Duela hamar urte sartu zen indarrean Hego Euskal Herrian Espainiako Legebiltzarrak onartutako Lan Arriskuen Prebentziorako Legea. Hamarkada batez indarrean egon den araudi horrek, ordea, ez du bete izenburuak dioena. Eta datuak hor daude. 1.260 langile hil dira beharrean ari zirela, hamar urte hauetan. Iaz izan ezik, urtero ehun lagunetik gora hil dira, eta aurten ere bide horretatik doa. Izandako istripuak ere ez dira gutxitu; jaitsiera apal bat baino ez 2001etik hona. Dena den, urtero 60.000 beharginetik gora zauritu dira lanean ari zirela. Eraginaren aldetik, ez du helbururik bete lege horrek.

 

Iturria: gara.net