literatur sorkuntza

Rol jokoa

1. Ikasleei gelaren aurrean rol joko erraz bat eginen dugula esanen diegu. Ikasleei gogorarazi interpretatzen ari diren pertsonen paperetara egokitu behar dutela. Bi boluntariori fitxa bana (Gemma eta Marcosen paperak) emanen diegu, bizi behar duten rolaren arabera.

2. Ikasle hauek rol jokoa garatuko dute. Bi minutu eta gero moztuko diegu, jokoa bukatu gabe badago ere.

3. Jarraian, gela bikoteka banatuko dugu. Ikasle bakoitzari papertxo bat emanen diogu, rol jokoa hasiz.

4. Hiru edo lau minutura jokoa gelditu eta paperak aldatzeko esanen diegu.

 

guraizeak................

Gemma

Bizikletak arazorik gabe konpontzen dakizu. Eskolako tailerrean zinenean gutxienez 100 konpondu zenituen. Oso kexa gutxi jaso zenuen. Pacok, zure irakasleak, egun batean txantxetan esan zizun zergatik ez zinen horretan lanean hasten, trebea zinela horrelako lanetan. Rol jokoan saia zaitez bezeroa konbentzitzen, bere bizikleta zuk konpon dezazun.

 

Marcos

Bizikletak konpontzen direla esaten duen kartela ikusi duzu. Bizikleta hautsita duzunez, poztu zara, ez baitzenekien zure auzoan bizikletak konpontzeko tailer berezirik zegoenik. Bizikleta eramatean, bizikletak konpontzen dituztenak bi neska direla ikusi duzu. Harrituta gelditu zara. Ez zara neskez fidatzen horrelako lanetarako.
Rol jokoan saiatu bizikleta tailerrean ez uzteko moduren bat.

 

EZTABAIDA

1. Gema zinenean zer sentitzen zenuen adierazi.

2. Marcos zinenean zer sentitzen zenuen adierazi.

3. Azkenean, Marcosek bere bizikleta utzi du ala ez? Erabakian beste erabakirik izan al da? Neska edo emakumeekiko zer aurreiritzi dute pertsonek? Estereotipo hauek nola kaltetzen dituzte emakumeak? Guk zer egiten ahal dugu sexuaren arabera kaltetzen diren pertsonen sentimenduak arintzeko?

 


Iturria: www.edualter.org/material euskaratua