Asmatu testu hauen titularrak.
1. __________________________________________________ |
COLDPLAY. Stadium rock-aren esparruan
U2ri koroa ken diezaiokeen talde bakanetakoa da Coldplay. Chris
Martinek gidatzen duen taldea brit-pop malenkoniatsua lantzen duten
beste hainbatekin azaldu zen orain dela bost urte, baina egun, 2005ean,
guztiei gailendu zaie arrakasta komertzialari dagokionez. Hiru diskorekin
eta gero eta jarraitzaile gehiagorekin, Coldplay mundua konkistatzeko
prest ageri da. Bihar Donostiako belodromoan izango du lehenengo
aurkezpena Euskal Herrian. |
|
2. __________________________________________________ |
Txinako bost konpainia ariko dira aurten
txotxongiloen Tolosako jaialdian |
|
3. __________________________________________________ |
Kimika lantegi bateko leherketak bentzenoarekin
kutsatu du Harbin hiriko ur hornidura |
|
4. __________________________________________________ |
Miarritzen edo Frantzian hegazkina hartzen dutenek
pagatuko dute, Afrikari laguntzeko |
|
5. __________________________________________________ |
Nafarroako Parlamentuak 2002. urtean onartu zuen
emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko lege integrala. 2003an
moldatu egin zuten. Sei hilabeteko epea zehaztu zuten legea garatuko
zuen arautegia onartzeko. Arautegi horrek, besteak beste, honako
hauek jaso behar ditu: legea bete ahal izateko behar diren baliabide
ekonomikoak eta materialak. Nafarroako Emakumearen Institutuak du
arautegia egiteko ardura. Zirriborroa prest omen du, baina arautegia
ez dute onartu oraindik, legea 2003an moldatu zenetik bi urte luze
igaro diren arren. Hain zuzen ere, horixe gogorarazten diote une
oro emakume taldeek Gobernuari. |
|
Albiste hauen titularrak asmatu ondoren, zure ikaskideekin komentatu
eta hoberena aukeratu. Horretarako argudioak eman eta besteak konbentzitzen
saiatu behar duzu.