literatur sorkuntza

Bertso-iragarkia

Ikasleek testu hauek irakurriko dituzte. Ondoren, iragarki bakoitza zertaz ari den asmatu beharko dute.

Gero, bikoteka Sigma josteko makinari buruzko iragarki bana sortzea eskatuko diegu, prentsako iragarki bat adibidez.

Txukuntzio degu deterjente bat
ta sortuko ditun saltsak...
Txuriak txuri uzten badaki
bapo kentzen ditu mantxak,
Txukuntziok baietz errez hobetu
beste guztien emaitzak,
begira nere alkandora ta(bis)
begira Peñaren galtzak.

   
 

Basarri
Erosi zazute SIGMA


Danok dakigu bizimoduak
gaur asko eskatzen dula,
familietan bearrekoak
ainbat pitxi ditugula;
euskaldun maite, eziñ gentzake
guk beintzat aztu sekula,
Sigma izeneko makin-etxea
Elgoibar´en daukagula.

Aiñ da jostallu zoragarria
geure eskuetan artzean,
uzteko gogorikan ez dator
beiñ josketari eltzean.
Udaberrian bizi leizkenak
or daude negu beltzean,
au gertatzen da Sigma makina
arkitzen eztan etxean.

Ezkon deietan zauden neskatxa,
ordua dezu pozteko,
tresna on ori bearra dezu
zeu ta zeureak jazteko;
bi gauz eskatu bear dituzu
bizimoduan asteko:
osasun ona bizitzeko ta
Sigma makina josteko.

Sigma jabeak irripar gozo
nunaitan agertutzen du,
bere menpeko pitxi aretzaz
iñora eziñ da aldendu.
Familitako urre kutxa da,
au burutikan ez kendu,
Sigma makina erosten dunak
zoriona erosten du.

 

Iturria:

Bertsoak: Andoni Egaña
Argitaratua: BAPATEAN 93, 127. or.

 

--->>>ikaslea<<<---