Blog komertziala
Blog komertzialei esker edozein saltokik izan dezake Interneten tokia. Bertan eskaintzak, aukera bereziak, prezioak... nahi duena jartzeko aukera izaten du bezeroak. Bloga kudeatzeko tresna erraza da eta publizitatea on line egiteko bide azkar eta merkea. Aukeratzen dituzuen saltokiei oso prezio merkean blog bana eginen diezue.
Laburbilduz, blogek balio dute:
Prezio merkean, negozioa sarean izateko.
Ordenagailu aurrean lan egiten duen bezero multzoari zuzendu ahal izateko.
Negozioaren beste erakusleiho bat sortzeko.
Bezeroekin komunikatzeko, eskaintzak edota aholkuak egiteko.