Esketxak
Talde lan honek bi zati ditu: iragarki grabazioa eta emanaldia. Taldeka publizitateko
“esketx” moduko grabazio labur batzuk eginen dituzte. Horretarako,
irakasleak lehenik grabatu behar duten iragarkiaren azalpenak emanen dizkie,
eta gero haiek zehaztuko dute:
zein produktu iragarri | |
zein mozorro erabili | |
zer-nori-nola esan... |
Ondoren, eszenaz eszena, pixka bat entseatu eta bideokamera erabiliz grabatuko dute. Grabazioen emanaldia iristen denean (talde handian), talde honetan aritu ez diren ikasleek parte hartuko dute. Iragarkiaren hasiera ikusi ondoren, irudia gelditu eta zein produktuz ari diren asmatu beharko dute.