Iragarki zaharren bilduma
Hona hemen 1965eko iragarki batzuk. Hauek guztiak ikasleek gaurkotu eta irratian emateko prestatuko dituzte.
Solo: gizon batek bakarrik mundu'ko edozein tokitan | |||
MAIERAKO URETAN LENENGOA: Osasunaren aldetik eztu berdinik TOLOSA |
|||
|
|||
EUSKERAZ EGUNDAÑO ATERA DAN LIBURURIK OSPETSUENA AXULARREN "GERO" ERDAL ITZULPEN TA GUZTI Salgai dago |
|||
CCC EUSKERA KORREOZ |
|||
OSBORNE Y CIA Coñac Veterano Coñac Magno Coñac zarrak eta onak |
|||
GUZIAK AO BATEZ DIOTE! EGITARAU ORO "Iberia" teleikuskiña, onena baiño obea da! Onek garaitu bai ditu eska ditezken aukera guziak
UHF'ren bigarren egitarau-arreran |
|||
GALERIAS OARSO EROSI ZAZU DENDA ONETAN: OIAL, BERRIKERI, AMESKOI, SOÑOKOGINTZA, ERREDIZAK - ESKU-ERAKUTSITARAKO EROSGAILLUAK Eskura ta luzetara ordainketak garestitu gabe. Erreztasun guziak ordaintzeko P Fueros, 4 eta 19 ERRENDERI |
|||
GORBEA GIZON-EMAKUMIENTZAKO UDA-YANTZIRIK ONENAK Txartel onen ordez gitxitze bat egingo yatzue denda onetan (Deskuentoa) BILBAO |
|||
Coca-cola sendikoa Emen degu... Emen! COCA-COLA berria ta Sendikoa. Botella aundian —oso aundian— COCA-COLA onek ba-du lau edalontzi betetzeko ta geiagorako ere, ta lenak baño merkeago da. Egizu zure auzokoak eta lagunak egin dutena Erosi gaur bertan COCA-COLA SENDIKOA! |
|||
GASEOSA CRUZ DE GORBEA
"Cruz de Gorbea" iragarkiak adituko dituzte jarraian eta lauko taldetan komentatuko dute zer iruditu zaien.
Gaur egungo freskagarriak berdin iragartzen diren galdetuko diegu. Lehenbizi talde txikietan komentatu eta gero, denen artean erantzuna emanen dute.