Iragarkiak sortu
Testua irakurriko duzue.
Txinako aberats
bat emazte bila dabil Shenzheneko (Txina hegoaldea) aberats batek, emaztea bilatzeko ahaleginetan, iragarki bat jarri du egunkarian. Bertan, "emakume eder eta aratz bat bilatzen duela" nabarmentzen du, China Daily egunkariak jakitera eman duenez. Aste honetan Xinmin Evening News kazetan azaldutako iragarkian ez da dirudun horren izena aipatzen, baina ezkondu nahi duen gizonak 40 urte, 1,77 metroko garaiera eta ume bat duela zehazten du, baita bananduta dagoela eta urtean 1,2 milioi dolar irabazten dituela ere. Bestalde, emaztegaiak 26 urte, 1,65 metroko altuera eta azal argia edukitzea eskatzen du. Horrez gain, "Txinako ohiko bertuteak" dituen norbait izan behar dela eta gainera, argal egon behar duela azpimarratzen du. Aberats honek 26.000 dolar ordaindu zituen iragarki horren truke, egunkariak berak adierazi duenez. Deitzen dion emakumea, irakaslea, sendagilea edota unibertsitateko ikaslea izatea gustatuko litzaioke txinatar honi, halere, ezkondu ostean lana utzi beharko du andreak. Bikotea bilatzen laguntzen dionari itsas bidaia bat oparituko dio gizon honek. |
Zer iruditzen zaizue?
Demagun Txinako aberats hori Euskal Herriko publizitate agentzia batera joan dela eta bertako zuzendariari hainbat iragarki eskatu dizkiola. Zuei dagokizue iragarki hauek egitea.
|