Kontra-iragarkiak
Kontra-iragarkiak publizitatea bera kritikatzeko iragarkiak dira. Behean ikasleek dituzten kontra-iragarkiak aztertuko dituzte (jatorrizko marka zein den, zein den egiten den kritika, zertaz baliatzen diren kritika egiteko...).
Ondoren, ikasleek kontra-iragarki batzuk sortuko dituzte.
Aukeran bi bideo dituzue; bata, Bocatta iragarkia eta bestea, San Antxon garagardoa. Iragarki osoa ikusi eta entzundakoan, zenbait konturen gainean eztabaidatuko duzue: iragarkia egiteko zer argumentu erabili diren; erakargarriagoa izan dadin, zerez baliatu diren (musikaz, koloreez, hotsez...), nolako publikoari zuzentzen zaion...
Iragarkiari tripak atera eta bere oinarriak desmuntatu ondoren, ikasleek kontra-iragarki bat eginen dute.
Iturria | http://www.elmundo.es/especiales/gps/archivo/index.html |