literatur sorkuntza

Publizitatea euskaraz!

Hurrengo testua irakurri eta ondoren klasean honi buruz mintzatuko zarete:

Zer uste duzue? Iragarkiak euskaratu behar dira edo euskaraz sortu?

Azpeitiko enpresek publizitatearen % 48 euskaraz egiten dute: % 23 euskara hutsean eta % 25 euskaraz eta gaztelaniaz.

Azpeitiko enpresek aldizkarietan, irratietako iragarkietan, web orrian eta postontzietan banatzeko egin ohi duten publizitatearen % 48 euskaraz egiten dute: % 23 euskara hutsean eta % 25 euskaraz eta gaztelaniaz.

Eraikuntza-arloan % 83 euskaraz

Eraikuntzarekin lotutako jarduera-arloan publizitatearen % 83 egiten da euskaraz: % 45 euskara hutsean, eta % 38 euskaraz eta gaztelaniaz.

Kontuan hartu behar da eraikuntza sektoreko enpresek dituzten bezeroen artean % 43 Azpeitikoak bertakoak direla eta % 44 gipuzkoarrak. Euskal Herritik kanpoko bezeroak, berriz, % 7 besterik ez dira.

Eraikuntzako enpresen ondoren, euskarazko publizitateari dagokionez, zerbitzu enpresek egiten dute publizitate gehien euskaraz: % 69 (% 31 euskara hutsean eta % 37,5 euskaraz eta gaztelaniaz).

Zerbitzu enpresek dituzten bezeroen % 42 azpeitiarrak dira eta % 39 gipuzkoarrak. Euskal Herritik kanpoko bezeroak, bestalde, % 11 besterik ez dira.

Makina erreminta eta metalaren arloan ez da publizitaterik egiten euskara hutsean

Publizitatearen % 10 egiten da euskaraz makina erreminta eta metalaren industrian: % 0,0 euskara hutsean, eta % 10,0 euskaraz eta gaztelaniaz.

Makina erreminta eta metalaren industriak dituen bezero azpeitiarrak % 18 dira eta gipuzkoarrak % 35,84. Euskal Herritik kanpokoak, berriz, % 35,55 dira.

Beraz, publizitateari dagokionez, eragin handia du bezeroaren jatorriak, batez ere, Euskal Herritik kanpoko bezeroen multzoa handi samarra denean, nahiz eta bezero euskaldunak gehiago izan. Bezero euskaldunen eta erdaldunen kopuruak parekatzen direnean, publizitatea gazteleraz egiteko joera nabarmena da.

PUBLIZITATEA EUSKARAZ
%
JARDUERA SEKTOREA Euskaraz bakarrik Elebidunak Guztira
Egur eta altzarien industria 8,5 25,5 34,0
Makina erreminta eta metalaren industria 0,0 10,0 10,0
Eraikuntzarekin lotutako jarduerak 44,7 38,3 83
Produktuen ekoizpena 21,4 28,6 50
Handizkako salerosketa 30,0 20,0 50
Zerbitzu enpresak 31,3 37,5 68,8
Besterik 66,7 0,0 66,7

 

Taldeka hurrengo iragarki hauek itzuliko dituzue:

Ardo marka baten iragarkia iragarkiak
Coca colaren iragarkia iragarkiak
Movistar-en iragarkia iragarkiak
iragarkiak
iragarkiak

--->>>irakaslea<<<---