literatur sorkuntza

Publizitatearen hizkuntza I

Ikasleak lau taldetan jarriko dira. Talde bakoitzak testu zati bat hartu eta irakurri ondotik, adibide gehiago emanen ditu. Denek bukatutakoan, ikaskideei ikasitakoa azalduko diete, ikasitakoa bermatzeko.

Ikasleei bezperan esan beharko zaie iragarkiak gelara eramateko.

Maila grafikoa eta fonikoa
Aldaera tipografikoa nabarmentzen da. Gainera, testuek produktua imitatzen duten forma jakin batzuk edota disposizio askeak hartzen dituzte (adierazlearen semantizazioa).
Askotan ikusten dira irakurlearen arreta deituko duten ortografia arauen hausteak eta mezua hartzailearen oroimenean grabatuko dituzten jolas fonikoak:
¡Qué bien, qué bien, hoy comemos con Isabel!

Maila morfosintaktikoa
Mezu linguistikoaren estiloak, publizitatean, kondentsazioa, laburtasuna eta ekonomia ezaugarritzat ditu.
Testuak gutxieneko informazio unitate gisa (esaldi laburrak) antzematen dira, irakurketa eta memorizazio errazekoak. Hartzailea inplikatzea (inplikazioa), mezua azkar eta zuzen transmititzea (ekonomia eta laburtasuna) eta iragarri egiten den produktuaren ezaugarriak nabarmentzea (goraipamena) bilatzen dute. Adibide batzuk honako hauek dira: Galicia, pórtico de la gloria; Cuba, la alegría de vivir.

 

Maila lexiko-semantikoa
Lexiko konnotatiboaren aldeko jarrera dago. Lexiko konnotatiboak, adina, gizarte maila, modak eta abarrengatik hartzailearentzat erakargarriak izan daitezkeen eremu semantikoei egiten die erreferentzia: naturala, teknologikoa, lasaia, abentura, esklusiboa... dena. Adibidez: El sabor de lo auténtico; Pura leche de vaca.
Erabiltzen den lexikoak, gogorarazlea izateaz gain, berritzailea ere izan behar du. Honek sorkuntza lexikoa dakar. Sorkuntza hori hizkuntza klasikoen hitz-eratorbidearen eta hitz-elkarketaren bidez, hitzen aldaketa edota zatiketaren bidez, atzerriko grafien bidez eta laburpenaren bidez lortzen da. Laburpen lexikoaren adibide garbi bat honako hau litzateke: Te falta, TEFAL.

 

Limurtzeko moduak

  • Arrazionala. Honetan, produktuak dituen ezaugarriak direla eta, erosteak dauzkan alde onak erakusteko argumentuak ematen dira. Kasu honetan informazio-datu ugari dago.
  • Emozionala. Honek sentimenduaz eta emozioaz baliaturik konbentzitu nahi du.
  • Inkontzientea. Senaz eta barne-barneko desiraz baliatzen da bere ekintzak burutzeko.

Publizitate mezuaren analisi funtzionala
Iragarkiak osagai ezberdinak izaten ditu; horien funtzioak honako hauek dira:

  • Irakurlea inplikatu (osagai inplikatzaileak).
  • Produktuari buruz informatu (predikazio-osagaiak).
  • Produktua goraipatu (osagai goraipatzaileak), publikoari produktua erosteak dakarren onura erakusten ahalegintzeko.
  • Mezua oroimenean gordetzea erraztu (harridura-osagaiak edota osagai erretorikoak).

 

Argumentazio prozedurak

  • Erabilpen-balioei buruzko, edota kalitatea bezalako arrazoi logikoei buruzko argumentuen sorkuntza.
  • Emozio eta desirei buruzko argumentuen sorkuntza, esaterako, produktuan sentimendu onak pertsonifikatzea, eta abar.
  • Beste produktu batzuekiko parekatzeak eta konparazioak ezartzea.

Estilo laburtua
Estilo laburtua lortzeko besteen artean hurrengo baliabideak erabili behar dira:

  • Elipsia, batez ere ser, estar, tener edo usar aditzetan.
  • Eraikuntza nominalak, aposizioak esaterako.
  • Egitura sinpleak.
  • Loturak ez esatea.

Laburtzeko mekanismoak
Produktuaren bikaintasunak deskribatzeko mekanismorik erabilienak honako hauek dira:
Lexikoa aukeratzea.
Adjektiboaren graduak, batez ere nagusitasun konparaziokoa, konparatzeko bigarren osagairik gabe, eta erabateko superlatiboa.

 

Iturria: www.hiru.com