literatur sorkuntza

Iragarki saritua

“20 segundo” izeneko iragarkiari buruzko testua irakurriko duzue.

Streaker Athleticen iragarki saridunaren egileari elkarrizketa ETBren "20 segundo" saioan
athletic

Iragarki horrek Cannesko Nazioarteko Publizitate Jaialdiko saria jaso du

2004-03-23 13:00:00

Gaur, "20 Segundo" saioan, Miquel Alcarria Athleticen kirol-arroparen iragarkiaren egileari elkarrizketa egingo diote. Halaber, saio honetan Audiren Bull iragarkiaren sekretuen berri emango dute.

Donostiako Dimensión publizitate-agentziako sortzaileek Mark Roberts Glasgowko streaker ezagunarekin egin zuten iragarkia, eta oso bitxia zen: streaker famatua futbol-zelaiaren erdian ageri zen, Athleticen jantzia soinean, zelaia arrapaladan gurutzatzen, eta bertan zeuden gainerako guztiak, berriz, biluzik.

Iragarki horrek hainbat sari jaso ditu. Garrantzitsuena ekainean jaso zuen, Cannesko Nazioarteko Publizitate Jaialdian, publizitate arloko oscarretan.

Moda eta Luxuzko Produktuen atalean saritu zuten iragarkia eta, besteak beste, Nike, Levi's eta Adidas enpresen aurka lehiatu zen.

Halaber, "20 Segundo"k bideokontsolei eta alkoholdun edariei buruzko tarte bereziak eskainiko ditu aste honetan.

"20 Segundo" saioa asteartean ematen dute astero ETB-1en, 22:25ean, Jon Artanoren eskutik.

Iturria: http://www.kaixo.com/kanalak/index.php?aukera=ikusi&hizk=1&idberria=276

 

Publizitate Jaialdiko saririk jaso nahi duzue?

Bada, Moda eta Luxuzko (autoak, erlojuak, berokiak...) produktuen atalean parte hartuko duzue; horretarako, produktu batean pentsatu eta iragarki bat eginen duzue.

--->>>irakaslea<<<---