Amets egiteko filmak
Nolako filmak dituzue gustuko? Zein da zuen protagonista gogokoena? Eta zuzendari gogokoena? Eta film gogokoena?
Demagun baduzuela hau guztia film batean sartzeko aukera eta zuen ametsetako filma egiteko aukera paregabea! Nolakoa izanen litzateke?
Taldeka zuen ametsetako filma, ametsetako aktoreekin, ametsetako lekuetan... eginen duzue. Horretarako, honako baliabide hauek dituzue:
Internet Entziklopedia Egunkariak Aldizkariak Norberaren irudimena |
Teknologiako irakaslearekin zuen filmaren kartela egin dezakezue. Gero, asmatutako film guztiekin kartelera bat eginen duzue. Talde bakoitza besteak konbentzitzen saiatu behar da, benetako marketing kanpaina eginez.
Marketing
Gaur egun, sustatze lanak beharrezkoak dira film batek arrakasta komertziala eduki dezan. Ikertutako publizitate-kanpaina baten diseinuan talde artistikoa sartzen da, zuzendaria eta aktoreak batez ere, eta produktua saltzeko komunikabideak erabiltzen dira.Iturria: www.hiru.com