Filma |
Kritika |
Izartxoak |
AMOUR ET AMNESIE
|
- Izen eta aurpegi ezagunak dituen arren,
ez du bestelako interesik Peter Segalen komedia inozo honek
|
** |
TASIO
|
- Euskal zinemak azken hamarkadetan izan duen arrakastarik
handienetakoa ekarri zuen film honek.
- Askotan eman duten arren, ikazkinaren istorioa berriro
ikustea ostiraleko gauerako plan aproposa izaten ahal da
|
**** |
HOLY LOLA
|
- Bere lanik onena ez da, baina arretaz segituko duzue
filma; gehienbat jorratzen duen gaiaren inguruan interesa dutenek, adopzioa,
alegia
|
*** |
LA TRAMA
|
- Maisuaren azken lana. Alfred handiaren azken filma
izan zen honako hau, eta bere film onenen mailara ailegatzen ez bada
ere, bitxia da komedia eta intriga uztartzen duen film hau. Hala ere,
hainbatetan oso sinesgaitza gertatzen da zinemagile britainiarrak kontatzen
duena
|
*** |
HARDBALL
|
- Estrenatu zenean ez zuen batere oihartzunik izan Brian
Robbinsen hala moduko film honek, eta Keanu Reevesen parte-hartzea da
ikusteko duen bakarra
|
** |
LE JOUR D' APRES
|
- Hondamendien generoaren barruko film garesti eta kaskarra
da gaurko hau
- Balizko klima aldaketa erabatekoaren aurrean zer gertatuko
zen kontatu nahi izan zuen zuzendariak, baina nekez lortu zuen helburua
- Filmak duen interesgune ia bakarra da modako aktorea
ikusteko aukera dagoela, Jake Gyllenhaal
|
** |
ACOSO
|
- Batere funtsik gabeko istorioa
- Film nahiko kaskarra egin zuen
- Batere indarrik gabeko filma egin zuen zuzendariak.
Hori gutxi balitz, istorioari ukitu matxista nabarmena eman zion
|
** |
AMORES PERROS
|
- Ahoa bete hortz utzi zuen mundu osoa haien estreinako
film bikain eta gordinarekin
- Luzea eta gogorra da Amores perros filma baina merezi
du, sikiera Hollywoodetik kanpo bizia dagoela egiaztatu ahal izateko
|
**** |
UN PAPILLON SUR
L'EPAULE
|
- Maisuaren ikasgaiei jarraiki. Lino Venturaren gaurko
bigarren filma da
- Jacques Derayri Alfred Hitchcock frantziarra esaten
zaio
|
*** |