Zinema mutua
Zine mutuaren lehenengo urratsei buruzko testutxo hau irakurriko duzu:
Lehenengo urratsak Zinema 1895. urtean jaioa da ofizialki, Obreros saliendo de una fábrica filmaren emanaldiarekin hain zuzen ere, Lumière anaiena, Parisko Indien aretoan. Lumière anaiek beraiek zientzia aurkikuntzatzat baino ez zuten jo. Edisonek, Estatu Batuetan, kinetoskopioa patentatu zuen, eta berandu baino lehen sortu zituen kamerak eta lan-tresnak. Georges Mélièsek ere, Parisko Houdini teatroko zuzendariak, merkataritzarako gaitasun berbera zuen, eta zinemaz baliatu zen bere ikuskizuna herriz herri eraman ahal izateko, eta ondorioz, bere diru sarrerak nabarmen handitzeko. Zinematografien sorrera Amerikarrak izan ziren zinemarengan ikuskizun gaitasun berria ikusi zuten lehenengoak, eta berehala sortu zituzten fikziozko lanak. Bestalde, europarrek, antzerki lanaren luzapen modura erabili zuten zinematografoa. Ingalaterran, berriz, Brighton eskolak, dokumentalen alde egin zuen. Zinema mutuaren garaia Tokian tokiko zinematografiak sortu ziren, nahiz eta gerora haietatik gehiengoa desagertu. Lehenengo zinema-aretoak eraiki ziren, telesailak eta luzemetraiak landu ziren eta filmaketak bertan argi artifiziala erabiltzen hasi ziren. Lehenengo Mundu Gerrak Europako zinemaren gainbehera ekarri zuen, bien bitartean, zinema amerikarrak aurrera jarraitu zuen. Hollywood sortu zen, zinema sekulako industria bihurtu zen eta star-system fenomenoa sortzen da. Gerraren amaierarekin batera, europar zinemak aurre egin nahi izan zion amerikar botereari, zinema arte modura babestuz, eta ez kontsumorako produktu hutsa bezala. Alemaniar espresionismoa goraipatzekoa izan zen, baita Eisenstein eta Pudovkin ere Errusia iraultzailean. Bien bitartean, Ameriketan, sekulako superprodukzioak landu ziren, eta Walt Disney-ren eskutik animazioa etorri zen. Hala ere, 1929an, zinema soinudunaren etorrerak dena aldatu zuen. |
Zinema mutuko filmen bat ikusi duzu?
Beheko argazkietan oinarrituz, film honen eskaleta prestatuko duzue. Hau osatzeko jarraian dituzuen galderak erantzuten ahal dituzue.
Ondoren , ikaskideei zuen eskaleta ahoz konatutko diezue.
Eskaleta gidoiaren eskeletoa da, hemen eszena guztiak azalpenekin zehazten dira, filmazioa kanpoan edo barruan egingo den, gauez ala egunez, akzioa non kokatzen den (protagonistaren logelan adibidez). Eskaleta bukatzean elkarrizketak gehitzen zaizkio.
Filmaren izenburua? |
||||
Zer gertatu da? Filma nola bukatuko da? |
||||