EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Dolua

 

Grabazioa 2 aldiz adituko dute ikasleek eta galderei erantzuna emanen diete.
 
 
1.

Zenbat dolu egoera aipatu ditu?

  Heriotza
Minbizia bezalako diagnosia
Seme-alabaren baten gaitza
Bikotea haustea
2.

Zer da dolua?

  Galera baten aurrean gainditzen dugun prozesua da, non galera horrek betetzen zuen toki afektiboa eta guk hor jartzen genituen afektuak-eta toki batetik bestera mugitu behar ditugun; galera horren oroitzapena gelditzen da, nolabait, gu konfortatzeko.
3.

Fase berean gelditzeari, hau da, ez atzera, ez aurrera gelditzeari nola deitu dio?

  Dolu patologikoa.
4.

Zenbat fase daude? Beti ordena berean gertatzen dira?

  Bost fase daude: ukatzea, haserrea edo kulpabilitatea, hausnarketa, depresioa edo beherakada eta onartzea.
Normalean ordena honetan gertatzen dira faseak, baina ez da beti horrela izaten.
5.

Zenbat irauten du doluak?

  Normalean bi urte behar izaten dira dolua gainditzeko. Hala ere, hurbiltasun mailaren araberakoa da.
Pertsona maitasunez gogoratzean dugunean eta ez tristeziaz esan dezakegu gainditu dugula.
 

Ulermen galderak erantzun eta zuzendu ondotik, ikasleei dolurik pasatu duten edo dolurik pasatu duen inor ezagutzen duten galdetuko diegu; zer dakiten horren inguruan, etab.

 

Iturria: www.ikasbil.net

 

--->>>ikaslea<<<---