EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Lo egiteko ohiturak

Ikasleei honako galderok koadernoan erantzuteko eskatuko diegu:

Zenbait erantzun ozen irakurriko ditugu. Ondotik, grabazioa adituko dute eta jarraian ageri diren galderen erantzunak osatuko dituzte. Erantzunak osatzeko, berriz ere paratuko diegu grabazioa.

 

 

 
1.

Noizko asmakizuna da koltxoia? Norentzat asmatu zen?

 

Erdi Aroko asmakizuna da koltxoia. Ehiztarientzat asmatu zen.

 

2.

Euskaldunak lotienak garela dio, baina zenbat ordu egiten dugu lo?

 

Eguneko 7,8 ordu.

 

3.

Euskaldunak goiz ala berandu esnatzen gara? Zein ehuneko aipatzen da?

   

Euskaldunak goiz esnatzen gara, %56,2 08:00ak baino lehen esnatzen da.

 

 
4.

Lo egiteko arazorik al dugu euskaldunok? Siesta egiten al dugu?

   

Euskaldunok ez dugu lo egiteko arazorik izaten, eta ez dugu ia lo egiteko pilularik hartzen.
Siestarentzat ez dugu tokirik egiten, gogoa badugu, baina denborarik ez.


 
5.

Pijama jantzita ala biluzik egiten al dugu lo?

   

%62k pijama jantzita egiten du lo, %8,6k, aldiz, biluzik.

 

 
6.

Pijamak noiz hasi ziren erabiltzen? Ordura arte nola egiten zuten lo? Nola ziren garai hartako pijamak?

   

XV. mendera arte ez zen pijamarik erabili, ordura arte biluzik egiten zuten lo. Handik aurrera, artilezko alkandora handia jantzita lo egiten hasi ziren.

 

 
7.

Ohera sartzen garenetik, zenbat denbora behar dugu loak hartzeko?

   

20 minutu inguru kostatzen zaigu loak hartzea.

 

 
     

 

--->>>ikaslea<<<---