EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Maddiren erlojua

Ikasleek, ipuina aditu eta gero, laburpen bat eginen dute. Ondoren, jarraian dituzten ariketak eginen dituzte.

Zuzenketa orria


luma Testuan ageri diren hitz hauen sinonimoak eman itzazu.

A zer erloju bitxia A zer-nolako erloju xelebrea! Bai erloju bitxia! Erreparatu harridura adierazteko molde haue
Alderantziz Atzekoz aurrera, aldrebes
Benetakoa Egiazkoa, egitazkoa
Egunsenti Argi haste
Erregalia Oparia
Ezer bitxirik Ezer arrarorik, aparteko ezer
Guztiz harriturik Erabat harriturik
Irrifarra Irribarre
Ohiko orduetan Ohiturazko edo betiko orduetan
Ordulari Erloju
Sehaska Kuma edo kua. Haurrentzako ohetxo berezia
Sendagile Mediku
Urduri Larri
Zer arraio Zer demontre, zer demonio
Zioen Esaten zuen

 


luma Zer esan nahi dute?

Halako Ohartu ondo «halako» honen zentzu eta erabileraz. Betegarri gisa edo, sarritan erabiltzen da euskaraz.
Nonuge «Egun on» atzekoz aurrera. Askotan erabiltzen den baliabidea da.


luma Entzungaiaren transkribapena:


Ilusioz gainezkako zortzi urte bete zituen Maddik eguzkiak ere irrifarra egiteko gogoa zueneko egun hartan. Puzzle, liburu, kitaborroi eta beste zenbait erregaliaren artean, Londresen disc-jockey bezala lan egiten zuen osaba aitajaunaren paketetxo bat ere iritsi zitzaion.
- Zeren zain zaude paketetxoa irekitzeko? -galdetu zion amak.
Maddi bera baino urduriago zegoen ama, paketeak zer ote zekarren jakiteko.
- Ez dakit, ama, halako kezka bat daukat.
- Kezka? Zerena!
- Jakingo banu...
Ireki zuen paketetxoa eta telebistan anuntziatzen dituzten kuartzozko ordulari pinpili-panpala pinpoilpolita horietako bat ikusi zuen bertan. Eta osabak ingeles letraz idatzitako tarjetatxo bat:

Maddi maite: Greenwhich-ek baino zehatzago emango dizu ordua. Ikusiko duzu! Ah, eta zorionak! Uda arte. Zain nago uda noiz iritsiko, zuri piszinan aguadilla bat egiteko. Musu bakar bat, baina handi-handia.

Berehala ahaztu zen Maddi puzzle, liburu eta kitaborroiez! Erlojua eskumuturrean jantzi eta han ibili zen etxeko guztiei bere erloju pinpili-panpala pinpoilpolita erakusten eta erakusten.
- Jo, zer ondo! Hau da txolloa! Ikastolara joaten naizenean, ordularia erakutsiko...
- Ez duzu erlojua ikastolara eramango.
- Jope...
Zortzi urte bete zituenetik gauza harrigarriak gertatzen hasi zitzaizkion Maddiri: egunsentian afaldu nahi izaten zuen, postretik hasi nahi izaten zituen bazkariak, «konta hamar arte» andereñoak, eta «hamar, bederatzi, zortzi...» Maddik, dena alderantziz, esaldiak ere alderantziz esaten hasi zen arte:
- ¡ama, nonugE
- Zer esaten ari zara?
- ¡nonugE
Diren eta ez diren espezialista guztiak ezagutzen zituen Maddiren amak eta han eraman zuen alaba espezialista guztiengana. Begiratu zioten mingaina behetik eta goitik, ezkerretik eta eskuinetik, baina ez zioten ezer bitxirik aurkitzen; begiratu zioten eztarria eta ezta ezertxo ere.
Eraman zuten okulistarengana ere, begiratu zizkioten begiak, baina ez zioten ezer txarrik aurkitu.
Begiratu zizkioten begiratu beharreko guztiak, baina alferrik. Sendagileek ez zioten ezertxo ere aurkitzen.
Hala ere, begien bistan zegoen Maddiri zerbait harrigarria gertatzen zitzaiola. Aspaldian ikasiak zituen gauzak ahaztu egin zitzaizkion, ahaztu egin zitzaion irakurtzea, ahaztu batuketak egitea eta ohean pixa egiten ere hasi zen, zenbait hortz desagertu zitzaion, txikitzen, txikitzen, txikitzen joan zen, txupetea eskatu zuen... Maddiren gurasoak guztiz harriturik zeuden. Telebistatik ere etorri ziren Maddiren kasu harriagarriari buruz programa luze bat egitera.
- Hazi beharrean txikitzen ari zaigu! -zioen aitak.
- Martxa honetan sehaskara eta sehaskatik nire sabelera. Baina ni ez nago trote horietarako. Hau da hau martxa! -zioen benetan kezkaturik amak.
Eta hain txikia zenez Maddi eta erlojua eskumuturrean dantzan bezala ari zitzaionez, kendu zioten gurasoek erlojua Maddiri eta Maddi normaltzen hasi zen berriro, hazten, ongi hitz egiten, denetik eta ohiko orduetan jaten, behar den garaian eta tokian pixa egiten.
- Zer gauza! -esan zuen aitak- Zer gertatu ote zaio? Zer arraio ote du erloju madarikatu horrek?
Eta erlojua eraman zuten oraingoan sendagilearengana, alergiaren bat sortzen ote zuen jakin nahirik...
- Alergiaren bat? Ez, ez dut uste. Kuartzoak ez du alergiarik sortzen. Ez dut nik behintzat behin ere horrelakorik entzun.
Kimikari adiskide batengana eraman zuten ondoren erlojua, ea kuartzoa benetakoa ote zen jakiteko.
- Kuartzoa benetakoa? Benetakoa ez balitz, ez litzateke kuartzoa, ezta? -esan zien errukiturik bezala kimikari lagunak.
Erlojariarengana eraman zuten azkenean erlojua. Guk ez dakigu zergatik ez zuten Maddiren gurasoek horrela jokatu hasieratik. Erloju bat nora arraio eraman behar ote da erlojariarengana ez bada?
Eta erlojariak:
- A zer erloju bitxia! Non erosi duzue? Ez nuen behin ere horrelako erlojurik ikusi.
- Zer bada?
- Eskuin aldera mugitu beharrean, ezkerrera mugitzen da. Atzeraka. Karramarroak bezala.

--->>>ikaslea<<<---