EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Testutxo laburrak

Webgune honetan hainbat testu labur aurkituko dituzu. Jarraian ikasleek ulermena lantzeko bai/ez galderak erantzun beharko dituzte.

Izozkia bukatu ezinik

Izozkia bukatu ezinik zabiltza eta hondarrak izozkailuan sartzeko asmoa duzu. Kontuz, ez edonola sartu. Estali gabe utziz gero, kanpotik azaltxo mehe bat egingo zaio. Izozkia paper argizaridunez estaltzen baduzu, ordea, hasi berria irudituko zaizu hurrengoan ere.


Arreta handiz ibili lixibarekin

Lixibak zuritu egiten du arropa. Ez du zikina kentzen, askok hala uste duen arren. Oso produktu arriskutsua da. Batzuetan arropak erre egiten ditu edota kolorea jaten die. Hona hemen kontseilu batzuk:
— Etiketan triangelu baten barruan "CL" zeinua duten arropak bakarrik sartu lixibatan.
— Ez erabili lixiba gehiegirik. Ez du gehiago zurituko horregatik. Arropa erre egingo duzu, ordea.
— Ez nahastu ur berotan. Hotza erabili.
Ez eduki arropa ordubetetik gora lixibatan.

 

Iturria:www.ikasbil.net