Mozkorrak
"Aitatxo, nolakoak dira mozkorrak?" "Begira,
alabatxo, ikusten dituzu hango bi zuhaitz haiek? Ba mozkorrek lau
ikusten dituzte bi dauden tokian". "Baina, aitatxo,
han zuhaitz bakarra dago eta". |
|
|
Galtzontzilo aldaketa
Behin sarjentua etorri omen da, eta "a formar" denak jartzen
omen ditu, soldadu guztiak eta...
- Beno, gaur bi notizia dauzkat zuei emateko, bata ona eta bestea
txarra. Zeinekin hasiko naiz?
- Onarekin, onarekin! - soldadu guztiak: "Ona, ona, ona, ona!"
- Beno, notizi ona da gaur galtzontzilo guztiak aldatuko ditugula.
- Eeee! Ba huen garaia!... Eta txarra?
- Txarra? Hik harekin, beste hark beste horrekin... |
|
|
Antojoak
Bi ume, hiru ume plazan, herriko plazan, eta batek besteei:
- Badakizue, nire amak haurdun zegoenean, antojoak izaten zituen,
eta egun guztia pasatzen zuen izozkia jan eta izozkia jan, izozkia
jan eta izozkia jan. Eta ni jaio nintzen, eta, jaioz geroztik, hemen
nago hotzak akabatzen.
Eta beste umeak:
- Bai, ba nire amak ere haurdun zegoenean, antojoak izaten zituen.
Egun guztia pasatzen zuen intxaurrak jan eta intxaurrak jan, intxaurrak
jan eta intxaurrak jan. Jaio nintzen, eta hemen nago koxkorrez beteta.
Eta hirugarrenak:
- Hori ez da ezer. Nire amak ere antojoak izaten zituen. Egun guztia
pasatzen zuen musika entzun eta musika entzun, musika entzun eta musika
entzun. Ah! baina niri ez zait ezer pasatu, ez zait ezer pasatu, ez
zait ezer pasatu, ez zait ezer pasatu. |
|
|
Ezti-potoak
Semeak amari:
- Ama, ama! Egia al da erleak egiten duela eztia?
- Bai, seme, eztia erleek egiten dute.
- Eta, horren txikiak izanda, nola estutzen dute hainbeste potea?
|
|
|