|
OINARRIZKO
HIZKUNTZA TREBETASUNAK |
Bikoteka II
Ikasleak bikoteka jarriko ditugu. Gai jakin bat emanen diegu (zenbait galderekin edo ideiekin) eta ikasle batek besteari bere iritzia azalduko dio (eta alderantziz). Gero, lagunaren iritzia zein den kontatuko dute guztien aurrean.
Erabil daitezkeen gaiak:
Homosexualitatea | |
Pertsona homosexualik ezagutzen al duzu? Zer ezagutzen duzu gehiago: gayak ala lesbianak? | |
Baztertuta daudela uste al duzu? | |
Zure lagun onenak homosexuala dela esanen balizu? | |
Demagun zure gurasoak banandu direla eta triste daudela. Zure aitak edo amak sexu bereko bikoterik aurkituko balu? Benetan zoriontsu ikusiko bagenu bikote berriarekin? | |
Sexu bereko bikoteek haurrak adoptatzea zuzen ikusten duzu? | |
Bikote homosexualak ezkontzeari ongi deritzozu? |
Arrazakeria | |
Arrazista al zara? Zer iruditzen zaizu arraza dela-eta inor baztertzea? | |
Ijitorik ikusten baduzu beldurtzen al zara? Beste jendearekin duzun jarrera bera al duzu? | |
Beste herrialderen bateko jendea ezagutzen al duzu? | |
Zure lagun taldean afrikarrik, txinatarrik, hego amerikarrik... onartuko al zenuke? |
Gazteen aisialdia | |
Gazteek egoteko leku nahikorik al dute? Non egoten dira gazteak denbora librean? Eta asteburuetan? | |
Zer iruditzen zaizkizu udalek antolatzen dituzten ikastaroak? Zer antolatuko zenuke? | |
Zein arazo izaten dituzte gazteek ekintzak aurrera eramateko? |