EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Debateak

Ikasleei galdetuko diegu zein gaik kezkatzen dituzten. Gai horiek arbelean zerrendatuko ditugu. Irakasleak beste batzuk prest eraman ditzake (drogak, homosexualitatea, arrazakeria, gazteentzako lokal falta, kale zurruta, eta abar).

Gela bi taldetan banatu (aldekoak eta aurkakoak) eta debatea prestatzeko tartea emanen diegu (alde eta aurkako iritziak, argudioak...).

Ikasleei gogoratu behar diegu debateetan arau batzuk jarraitu behar direla: txanda errespetatu behar da, besteei arretaz entzun behar zaie, ezin da oihukatu, etab.

Agian, ariketa hasi aurretik komeni da ikasleei zenbait baliabide gramatikal ematea, alde eta kontrako iritzi eta argudioak emateko:

- Nire ustez hori ez da horrela... –elako.
- Nik uste dut arrazoia duzula... bait-...
- Haren arabera...
- Nire iritziz...

Ahotsa grabatzea edo debatea bideoz grabatzea ariketa bera egiteko beste modu bat izan daiteke.