EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Dendan

Arbelean hainbat denda zerrendatuko ditugu. Ikasleak bikoteka jarriko ditugu eta bikote bakoitzak denda bat aukeratuko du. Bat saltzailea izanen da eta bestea eroslea. Elkarrizketa asmatu beharko dute.

Beste aukera bat izan daiteke irakasleak esatea haien elkarrizketan dena ongi joanen den (eroslea konforme dagoen...) edo eroslea eta saltzailea haserretuko diren.

Adibideak:

Dendaria: Egun on. Zer nahi duzu?
Eroslea: Larruzko prakak nahi ditut.
Dendaria: Ongi da. Eskuineko aldeko apaletan dituzu larruzko prakak.
Eroslea: Hauek gustatzen zaizkit. Zenbat balio dute?
Dendaria: 132 euro.
Eroslea: Asko gustatzen zaizkit. Nire neurrikorik ba al duzue?
Dendaria: Zer neurri erabiltzen duzu?
Eroslea: 38a.
Dendaria: Tori 38a.
Eroslea: Probagelara noa.
Dendaria: Ongi al dituzu?
Eroslea: Bai, primeran dauzkat. Eramanen ditut.
Dendaria: Besterik nahi al duzu?
Eroslea: Ez, ez dut besterik behar. Tori dirua.
Dendaria: Esker mila eta nahi duzun arte.
Eroslea: Bai, agur eta izan ongi.

 

Garestiegia bada:

  • 200 € balio ditu, beherapena barne.
  • Bai, zera! Oso garestia da!
  • Zer espero zenuen, bada? Larruzkoak eta diseinukoak dira!
  • Ez duzue lotsarik!
   
 

Dendaria behin eta berriz deitzen ari zara eta ez dator:

  • Aizu...
  • Bai, bai, oraintxe noa.
  • Mesedez, galderatxo bat...
  • Bai, bai, segituan han naiz...
  • Non dituzue...
  • Itxaron pixka batean...
  • Aizu, mesedez, zer uste duzu? Adarra jotzen ari al zara? Ez dago eskubiderik! Ordu laurden luze daramat zure zain...
 
   

Gehiegi kobratu badizute:

  • Barkatu, baina bueltak gaizki eman dizkidazu.
  • Ez, ez, ziur naiz.
  • 50 € eman dizkizut, ez 20€.
  • Ezetz uste dut...
  • Zer uste duzu, zu engainatu nahian nabilela, ala?