|
OINARRIZKO
HIZKUNTZA TREBETASUNAK |
Gaia emanda I
Ikasleei gai batzuk emanen dizkiegu. Haiek bat aukeratu eta 15 min izanen dituzte gaia prestatzeko: ideia nagusiak, bigarren mailakoak, hitz egiteko erabiliko duten eskema...
Gaiak:
- Gurasoek paga igotzeko beharra duzue.
- Larunbatetan gaueko hamabiak arte lagunekin egoten uztea behar duzue.
- CDak pirateatzea.
- Etxerako lanak eta azterketak.
- Alkohola eta drogak.
- ...
Ikasleei gogoratu behar diegu kontuan eduki behar dituztela argudiatzeko formulak (nik uste dut, nire ustez, adituen ustez, gurasoen arabera...) eta ideia bat argudiatzeko arrazoiak eman behar dituztela, gainerakoak gureganatzeko. Jarraian dituzue erabil daitezkeen zenbait modalizatzaile, antolatzaile eta lokailu:
- Ez dago zalantzarik... –(e)la
- Segur aski
- Dudarik gabe
- Zer esanik ez
- Nik uste dut... –(e)la
- Ukaezina da... –(e)la
- Ziur egon... –(e)la
Arrazoien kohesioa lortzeko:
- Alde batetik, bestetik...
- ...-(e)lako, bait-...
- Eman dezagun... –(e)la
Ondorioak sartzeko:
- Honela,...
- Horren ondorioz,...
- Horregatik,...
- Hori dela eta,...
- Beraz,...
Iturria: |
Joaquin Dolz
& Auguste Pasquier. Konbentzitzeko argudiatu. DBHko lehen ziklorako
sekuentzia didaktikoa. Nafarroako Gobernua |