EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Gazte hizkera

Jarraian duzuen webgunean gazteen hizkera lantzeko esapide mordoa aurkituko duzue. Ikasleak binaka jarri eta atal bakoitzetik (haserretzea, adar jotzea, ligatzea eta bestelakoak) batzuk aukeratzea eskatuko diegu. Gero, ikasitako esapideak erabiliz, elkarrizketa bat prestatzeko tartea emanen diegu eta, bukatzeko, denen aurrean antzeztu beharko dute.

--x-x-- AGURRAK  
Agur
     AIO PELAIO
     IZAN UNTSA
     ONDO IZAN
     ONDO SEGI!
     ONGI IZAN
     ZINTZO IBILI
Aspaldi ikusi gabeko norbaiti kaixo esateko
     ASPALDIKO
Betiko moduan
     BETIKO MARTXAN
     HAINBESTEAN
Kaixo
     EPA!
     EUP!
     HI!
     HI, POTTO
     IEPA!
     TXO!
Zer moduz?
     BIZI AL GARA?
 
--x-x-- ANIMOAK  
Ederki ari zara, itxura ona daukazu
     BEJONDEIZULA
     HORI DUK/N SASOIA
     HORI SASOIA
Hoberenak gara
     GORA GU TA GUTARRAK!
     LOTSAGABEA
Segi aurrera, animo!
     ANIMO JERONIMO!
     AUPA EKIPO!
     AUPA MUTILAK/NESKAK!
     EMAN EGURRA!
     EUTSI GOGOR!
     EUTSI GOIARI!
     GORA ZU!
     HELDU GOIARI!
     HORI DUK/N ETA!
     JO TA KE!
     SEGI HORRETAN!
--x-x-- ASPERDURA  
Aspertuta egon
     DENBORA NOLA JAN EZ JAKIN
Ezer egin gabe egon
    BESOA BESOAREN GAINEAN EGON
     BOTATA EGON
--x-x-- BELDURRA  
beldurtu
     BELDURRA AIREAN IBILI
     KAKA EGINDA EGON
     KAKA GALTZETAN EGIN
     KIKILDU
     ODOLA IZOZTU
   TRIPAK JATEN ARITU
--x-x-- DESPISTEA  
Kasurik ez egitea, beste zerbaitetan pentsatzen egon
     BURUA BESTE NONBAIT EDUKI
     ILARGIAN BIZI
Oso urruti egon
     HAMAIKAGARREN URKAMENDIAN
     LEKUTAN
     MUNDUAREN IPURDIAN
     PIKUTAN EGON
     TOKITAN
Zerbait gogoratu ezinik aritu
     MINGAIN PUNTAN EDUKI
--x-x-- DIRUA  
Balio gutxiko gauza edo jendea
     ARDIT BAT ERE BALIO EZ IZAN
Diru gutxi eduki
     EUROGERO IBILI
     PIPAK EROSTEKO ERE EZ
     POLTSIKOAN DIRU HOTSIK EZ
     POLTSIKOKO MINA EDUKI
     SAKELAN ZULOA EDUKI
     SOSIK GABE EGON
     XENTIMORIK EZ EDUKI
Dirua dagoela esateko
     DIRU HOTSA
Diruzalea izan
     DIRU GOSEAK ITSUTU
     DIRU GOSEA IZAN
     POLTSAZIMUR IZAN
Dohainik
     DEBALDE
     DOAN
     HUTSEAN
     MUSUTRUK
     URRIRIK
Norbaiten kontura bizi
     INOREN BIZKAR BIZI
--x-x-- LOTSAGABEA  
Lotsa gutxikoa izan
     AITARI ERE PARRA EGIN
     AURPEGIA EDUKI
     AZALA EDUKI
     EZIN ARRASTUAN SARTU
     HORI AZALA!
     KOPETA EDUKI
--x-x-- MOZKOR KONTUAK  
Ajea
     ASTELEHENA
     BIHARAMUNA
Azken tragoa hartu
     KATXAKA HARTU
Botaka aritu
     HARRIAK BOTA
     BARRUAK HUSTU
     POTTARRAK EGIN
     TXAHALA EGIN
     TXAHALGINEAN IBILI
Mozkor
     AITZUR
     KAKA
     ZEPELINA
Mozkortu
     AHALAK ETA LEHERRAK EGIN
     AITZURTU
     IRAULI
     ITSUTU
     JORNADA BILDU
     KRI-KRI EGIN
     MOKOROA BILDU
     TALA BILDU
     TOPE EGIN
     TOTAL EGIN
     TXUKUNA IBILI
     ZILIBRINDU
     ZIROLDU
Mozkortzean zuzen ibili ezinik doana
     ALABANDAKA
     ZIRALDOKA
Tabernaz taberna ibili
     TRAGO PARE BAT HARTU
     ZURRUTEAN EGIN
--x-x-- ZIKINKERIAK  
Zikinduta egon edo zikin itxura edukitzea
     TXAKURRAK PUTZITUTEN IBILI AL ZARA?
     ZERRI EGINDA EGON
     ZIKI-MAKAS
 

 

Iturria:
www.aisia.net