|
OINARRIZKO
HIZKUNTZA TREBETASUNAK |
Nora joanen naiz asteburu pasa?
Irakasleak motxila batean hainbat gauza eramanen ditu: euritakoa, bainujantzia, eguzkitik babesteko krema, maparen bat, hortzetakoa, arropa, dirua...
Irakasleak motxilan duena ikusita, ikasleek esan beharko dute nora irakaslea joanen den, eta zertan oinarritu diren hori esateko. Joko hau egin eta gero, ikasleei asteburuan edo oporretan zer eginen duten galdetuko diegu.
Beste aukera bat izan daiteke ikasleek etxetik gauzak ekartzea eta ikaskideek nora joanen den (edo nora joan zen) asmatzea.
Ariketa honekin lotuta, ageri diren herrien eta lurraldeen aurkezpena presta daiteke (argazkiak, tresnak, marrazkiak...) eta gelako txoko batean utzi. Horrela, ariketan Errumania ageri bada, mapan kokatuko dugu, hango jendea nolakoa den azalduko dugu, haien ohiturak, eta abar.
Honetaz gain, interesgarria izan daiteke horrelako bidaiaren bat egin duen jendea gelara eramatea, herri horien inguruko lehen eskuko informazioa jasotzeko.