EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IRAKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Rol jokoa II

Papertxo batzuetan hainbat pertsona idatziko ditugu. Ikasle bakoitzari kopetan zeloz papertxo bat itsasteko esanen diogu, baina zer jartzen duen begiratu gabe. Ikasleak ibiltzen hasiko dira eta topo egiten duten ikasleei ezin izanen diete kopetan duten hitza (hau da, zer diren) esan, ezta pista nabarmenegirik eman, baina komentarioak eginen dituzte (zeinen gona motza duzun; jolastera joan nahi duzu?). Jasotzen dituzten komentarioen arabera, ikasleek zer diren asmatu beharko dute: apaiza, haurra, emagaldua, ijitoa, moja, lapurra, irakaslea, drogadiktoa, garbitzailea, itsua...

Adibidea:

Ikasle bat haurra da eta bestea emagaldua:
- Zeinen gona motza duzun!
- Gauez lan egitea gogorra da, ez?
- Nola joan zaitezke hain arropa gutxirekin?

- Jolastera joan nahi duzu?
- Olentzerori zer eskatu diozu?

Joko hau egin eta gero, ikasleei galdetuko diegu nor ziren asmatu duten, zertan oinarritu diren jakiteko, nola sentitu diren, etab.

Beste aukera bat izan daiteke ikasleak bikoteka jartzea; ikaskidea zer izanen den paper batean idatzi (lagunak ikusi gabe, noski) eta kopetan itsatsi beharko diote elkarri.