|
OINARRIZKO
HIZKUNTZA TREBETASUNAK |
Tarot-a
Tarot karta batzuk gelara eramanen ditugu. Talde handia bada, ikasleak bitan edo hirutan banatuko ditugu (orduan bi edo hiru karta-joko beharko ditugu). Jarraian, ikasleak bikoteka jarriko ditugu eta kartak elkarri irakurri beharko dizkiote. Kartak nahasten ari direla, maitasuna, lana edo osasuna igartzea nahi duen galdetuko dio karta irakurriko duenak lagunari. Ezker aldean hiru karta, erdian bi eta eskuin aldean hiru jarriko dituzte. Ezkerretik hasiko dira irakurtzen. Ezkerrekoak lehenaldiko kontuei dagozkie, erdikoak orainaldikoei, eta azkenik, eskuinekoak gerokoei. Gainerako ikasleak begira egonen dira, irakurtzen duenak interpretazio bat eginen du, baina ingurukoek ere haien interpretazioa eginen dute, ikasle guztiak inplikatuz.
Tarot kartak lortzea zaila bada, saio batean kartak egiten ahal dira. Horretarako, ikasleek Interneten zein karta dagoen eta honen inguruko informazioa (bakoitzak zer esan nahi duen) bilatuko dute eta kartulinatan kartak eginen dituzte.
Helbide honetan karta guztiak eta hauen esanahia ageri dira: http://www.pasarmiedo.com/tarot.php