Eleaniztasuna hitzetik hortzera dabilen gaia da. Euskarazko irakaskuntza gero eta finkatuago egon arren, etorkizuneko nafarrek euskara eta gaztelania ezezik nazioarteko hizkuntza den ingelesa ere ezagutu eta erabili beharko dute. Hauxe bilakatu da gaur egungo erronka garantzitsuenetariko bat gure eskoletarako, hain zuzen, munduan eskura dagoen irformazioari ikasleek sarbidea izan dezaten ahalideratzea.
Ildo honetatik, 2000-2001eko ikasturtean Euskara Zerbitzuak bi ikastaro-mintegi antolatu zuen:"Hizkuntza Trataera Bateratua" eta "Hizkuntza Proiektuak: Euskararen ahozkotasuna lantzeko estrategiak". Bertan, hausnarketa interesgarriak egin zirelakoan gaude, zuei eskaintzen dizkizuegunak
Alde batetik "Oinarriak" atalean Vila, Arnau, Artigal, Ruiz Bikandi eta Eguzkiza adituen iritziak dituzu. Bestetik "Esperientziak" izenekoan hainbat ikastetxeren ekarpen eta hezkuntz estrategia. Osotara hamabi gune; bakoitzean hizlariaren biografia, hitzaldia osoa jatorrizko hizkuntzan eta honen laburpentxo bat beste hizkuntzan agertzen zaizu.
Honetaz landa badago bibliografia labur bat eta zenbait lotura webgune interesgarri gehiagorekin gaian sakontzeko nahi duenarendako.
Honekin guztiarekin foro bat ireki dugu Interneten gai honen inguruan dituzun iritzi eta ekarpenak elkar trukatzeko: www.irati.pnte.cfnavarra.es/foros/eleaniztasuna/
Azkenik eskerrak eman nahi dizkiegu lan hau ahalbideratu duten guztiei, bereziki Lekarotzeko aholkulariei eta, nola ez, hizlariei.