Hizkuntza Berrikuntzarako proiektuak (2004)

 

 

BIURDANA INSTITUTUKO EUSKARAZ ARI PROIEKTUA

Euskaraz ari
proiektua worden
proiektua pdfn

Biurdana Bigarren Hezkuntzako Institutua
Biurdanako bidea 3, Donibane auzoa, Iruñea
Tel.: 948198598
Posta-e.: iesbiurd@pnte.cfnavarra.es

 

2000-2001. ikasturtean Euskara Plana jarri zuten martxan Biurdana Institutuan, euskara mintzatua sustatzeko, hizkuntza erregistroen kalitatea hobetzeko eta eginkizun honetan ikasleen protagonismoa lortzeko. Egoeraz jabetuta, euskararen erabilera bermatuko zuen azpiegitura iraunkor bat taxutzea izan zen helburua.

Zortzi esparru handiren inguruan gorpuztu zen plana: ikasgela, beste egoitzak, jaiak, kirolak, aisialdia, hizkuntza ingurukoak, kanpo harremanak eta aldizkaria. Ekintza handi hauetako bakoitzak badu bere antolaketa: programa, agenda, baliabideak, arduradunak, kontrol plana... Eta lortu du nolabaiteko sistematizazio maila. Euskara Batzordeak koordinatzen ditu.

Hasiz geroztik, urtero ekintza bat behintzat praktikan jarri da eta ahal izan den neurrian, emaitzak jaso dira. Emankorrak direnak urtero, funtsezko aldaketa handirik gabe, berritzen dira Ikasturteko Euskara Sustapen Programa egitasmoaren bitartez. Ekintza bakoitzak garapen une ezberdina badu ere, denak daude ikastetxeko jardueran txertaturik.

Ikasturteko Euskara Sustapen Programa gauzatzeko, euskararen erabileraren diagnosia egin zen Ulibarri programa erabiliz. Hizkuntza azterketaren bidez, familien euskara ezagutza eta erabilerari buruzko datuak jaso ohi dira eta horrela, jarraibideak ematen dira. Gela guztietan egin ohi dira mintzagramak, euskararekiko ikasleen hizkuntza jokabideak ezagutzeko, bai gela barruan bai kanpoan, ikasleen protagonismoa bilatzea errazagoa delako.

Euskal Liburuaren Irakurketa eguna zein aldizkaria izaten dira ekintza handi nagusiak, ikasleak, gurasoak eta irakasleak inplikatzen dituelako. Aldi berean, xumeago bada ere, beste ekintzetan egin denaren berri ematen da.

Aurkibidea:

HEGOALDE IKASTOLA PUBLIKOAREN HIZKUNTZA TRATAERA BATERATUA PROIEKTUA

Hizkuntza trataera bateratua proiektua worden
proiektua pdfn
Eranskinak:
Haur hezkuntza: izenaren istorioa (pdf)
Lehen Hezkuntza: gertaera (pdf)
Lehen Hezkuntza: gure pertsonaia gogokoenak (pdf)
Lehen Hezkuntza: ipuin fantastikoa (pdf)

Hegoalde Ikastola ikastetxe publikoa
Sebastian Albero 2., Arrosadia auzoa Iruñea
Tel: 948151153
Posta-e: ikhegoal@pnte.cfnavarra.es

 

Ikastetxea sortu zenetik, Hegoalde Ikastolak berezko hezkuntza proiektua garatu du urtez urte; ziklo guztietan material didaktikoak egituratzeko kultura indartu du. Irakasleria nahikoa finkoa da eta irakasleen inplikazioa handia izan da prestakuntzan.

2000-2001. ikasturtean Hizkuntza Plangintza diseinatzen hasi ziren euskararen erabilera sustatzeko eraginkorrak diren neurriak hartzeko. Honen ondorioz, sortu zen hizkuntzak bateratzeko premia.

2001-2002. ikasturtean hiru hizkuntza mintegiak bateratu zituzten, eta hizkuntzen mintegi bakarra sortzea erabaki zuten. Mintegiak, adostasunak, zailtasunak eta zalantzak aztertu ondoren, prestakuntza premia nabaritu zuen eta honi aurre egiteko irakurtzeko liburu eta materialen zerrenda prestatu zuen. lrakurri, hausnartu eta eztabaidatutakoan gutxieneko adosteak egin zituzten.

2002-2003. eta 2003-2004. ikasturtean ziklo ezberdinetan landutako euskara, gaztelania eta ingeleseko testu guztien mapa koordinatua prestatu zuten generoka sailkatuta. Mapa aztertzeko Joaquim Dolz-en testu tipologia hartu zuten oinarri (narrazioa, kontaketa, argudioa eta azalpena). Sailkapen honi deskribapena gehitu zioten. Mapa CD Romean laburtuta dago.

2004-2005. ikasturtean testuen mapa osoa hirugarren aldiz aztertzean hainbat moldaketa egin ziren. Hala ere, testu tipologia zegoen-zegoenean utzi zuten. Praktikotasuna kontuan hartuz hainbat testu multzokatu zituzten. Gaur egun, Ikastolak testuen egituraketa eta sekuentziazioa aztertzen eta eguneratzen jarraitzen du.

Aurkibidea:

SANDUZELAI IKASTETXEKO EUSKARAZ BLAI PROIEKTUA

Euskaraz blai proiektua worden
proiektua pdfn

Sanduzelai Ikastetxe Publikoa
San Jorge etorbidea 30, Sanduzelai auzoa, Iruñea
Tel.: 948 172579
Posta-e.: cp.sanduzelai@pnte.cfnavarra.es

 

Sanduzelaiko eskolak aspalditik izan du ikasleen ahozko erabilera hobetzeko kezka, etorkin anitz biltzen dituen eremuan kokatua dagoelako. Beraz, euskararen erabilera bermatzen eta jasotzen saiatu da.

Proiektu honen abiapuntua lkastetxearen Hizkuntza Plangintza egitea izan zen. Honetarako, 2000. urtean hasi ziren lanean Euskara Zerbitzuak antolatutako "Euskararen erabilera sustatzeko estrategiak" izeneko programan parte hartuz. Plangintzaren lehenengo urratsa ikastetxeko euskararen ahozko zein idatzizko erabilera neurtzea eta aztertzea izan zen, egoera zehatz-mehatz ezagutzeko. Diagnostikoa egin ondoren, irakasleen prestakuntza beharraz jabeturik, urtez urte Euskara Atalak antolatutako ikastaroetan parte hartu dute. Hori guztia lortzeko asmoz garatzen ari dira sistematikoki, urtero, Ikastetxeko Hizkuntza proiektua, klaustrokide guztien inplikazioarekin eta ikastetxeak inguruan duen eragina (auzoan eta herrietan) kontuan hartuz.

Plangintza ulertzeko hitzez hitz adieraziko dugu ikastetxeko helburu nagusia: "Sanduzelai lkastetxe Publikoan, ikas-irakas hizkuntza, harremanetako hizkuntza eta eskolaren hizkuntza izanen dugu euskara, horren erabilera eta kultura transmititzea eta garatzea izanen ditugu helburu. Helburu hauek ikasleengan eragin zuzena duen beste irakurketa bat dute, pragmatikoagoa, haiek baitira behar handiena erakusten dutenak: ikasleen arteko ahozko erabilera sustatu, bermatu eta garatu nahi dugu".

Plangintzaren barnean, hizkuntza sustatzeko hainbat programa jarri dituzte martxan: jolastordu monitorizatuak, tutoretzak ikasle handi eta txikien artean, Sanduzelai Euskaraz Blai erabilera kanpaina, Sanduzelai Euskaraz Blai jardunaldiak (hiru mintzaldi irakasleentzat, gurasoei ere irekia) eta abar.

Aurkibidea: