eskolak

Sarrera

CD-ROM honetan Zizur Nagusiko Erreniega ikastetxe publikoak, Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoak eta Igantzi, Etxalar eta Arantzako herri eskolek egin dituzten proiektuak aurkeztu nahi dizkizuegu. Lan hauek Euskara Zerbitzuak saritu ditu euskararen ahozkotasuna garatzeko proiektuen deialdian.

Euskararen irakaskuntzan ikastetxe hauek euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa hartu dute. Zeregin honetan jorratu dituzte jarduera esanguratsuak eta funtzionalak (jokoak, antzezlanak, irrati saioak...), Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek euskara erabil dezaten. Erabilera hau bermatzen den neurrian, ohitura hartzen dute, ohiturari esker erraztasuna lortzen dute eta erraztasuna behar beharrezkoa da euskara bere funtzio komunikatiboa bereganatzen joateko eta, beraz, euskaraz bizitzeko.

Hizkuntza erabiliz ikasten da, beraz ikasleek euskara erabiltzeko gaitasuna bereganatuko dute, ikasten ari direna erabiltzeko aukera ematen bazaie.

Hau dela eta, CD-ROM honek lantresna bat izan nahi du. Irakasleei ideiak eta proposamenak eman nahi dizkie, ikasleekin hamaika modutan ahozkotasuna lantzeko eta euskararen erabilera sustatzeko.

 

proiektuak

Zizur Nagusiko Erreniega IP
Berako Ricardo Baroja IP
Igantzi, Etxalar eta Arantzako herri eskolak

 

argazkia

 

 

 

zizur bera igantzi, etxalar, arantza