Herri eskolak (Igantzi, Etxalar, Arantza)
Antzerkia eskolan
Eskolan antzerkia lantzea oso garrantzitsua da, oso ikasgai interesgarria baita, bizitzaren erakusle izan daitekeelako. Ikasleentzat oso lagungarria da jendearen aurrean lanak aurkezten edo taldean integratzen ikastea. Gainera, ikasleen adierazpenaren garapeneanari mesede egiten dio.
Antzezlan bat antolatzerakoan errepresentazioa bera bermatzen da eta prestatzeko prozesuan sortzen den haurren arteko komunikazioa eta ahozko adierazpena ere bai.
Etxalarreko eskolak eskaintzen duen lan honetan, lau antzezlan agertzen dira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzeko ikasleei zuzendutako lan bana.
Honekin batera, Igantziko eskolan bertsolaritza, antzerkigintza eta irrati saioak lantzeko proposatutako planifikazioa ere biltzen da, eta Arantzako eskolan grabatutako irrati saioak ere bai.
Ahozko ulermena zein ahozko ekoizpena lantzeko aukera ematen duten jarduerak dira guztiak eta beste edozein ikastetxetan ere erabil daitezke.
Etxalar
Jon Zikinen anai-arrebak Eguzkia baino ahaltsuagoa Pernando Amezketarra Etxalarren bazen… Xabier Ariztegiri, "Xantxin"-i, egindako elkarrizketa Bideo batzuk: Igantziko lau antzezlan eta elkarrizketa bat
Antzerkia Irratsaioa Bideo batzuk: Arantza
1. audioa Bideoak