ZER EGIN DUGU? Olentzeroren maniki bat jarri dugu gelan. Olentzerok egunero jantzi bat utzi digu gelan. Jantziak egunkari-paperez bete ditugu, gure Olentzero oso potoloa delako. Olentzero hori aurrerago bizirik egon zen, Olentzeroren bisita egunean. Proiektuan zehar, denon artean egindako Olentzerorekin eta benetakoarekin euskaraz aritu gara: “Olentzerori, euskaraz”.
Motibazioa / Interesguneak
/ Aurrezagutzak aktibatzeko / Zertarako
egin erabaki / |
Olentzeroren jantziak gelan agertu zaizkigu:
Jantzi guztien izenak horma-irudian idazten joan gara, jantziaren marrazkitxo batekin batera.
Gela girotzea: gure maskotaren zuhaitza apaindu dugu: Eguberrietako apaingarriekin (bolatxoak, girlandak, espumiloia...), kotoiarekin eta abar. “Hara! Zer gertatu zaio urtxintxaren zuhaitzari?”, “Zergatik dago horrela apainduta?...”.
Pintxa Urtxintxa eta Olentzero (pdf) izeneko ipuina kontatu diegu.
Jasotako informazioa horma-irudian idatzi dugu.
Nola egin erabaki
Erabaki guztiak horma-irudian jaso ditugu.
Kanoia erabilita, Olentzero azaltzen den webguna dugu.
Olentzero dator: gaua da. Haur guztiak lo-lo daude eta Olentzero dator. Olentzerok opariak haurren ohe ondoan utziko ditu. Hurrengo goizean, ama edo aita haurrak esnatzera datoz. Hasieran, irakasleak Olentzeroren eta aitaren edo amaren papera egingo du, eta ikasleek haurrena. Ondoren, haurrek erabakiko dute jolasean nola parte hartu.
AITA EDO AMA (IRAKASLEA). (Haurrak lo dauden bitartean Olentzero –irakaslea– leihotik, tximiniatik... sartuko da.) Gaua da, denok lo-lo egitera. Lotan nago, begiak itxita...
OLENTZERO (IRAKASLEA). (Opariak eta ikatza uzteko keinuak egiten ditu). Ixooo! Isil-isilik egon! Hemen opari bat. Uf! Asko pisatzen du! Hemen beste opari bat, eta hemen ikatza.
Hurrengo goizean...
AITA EDO AMA (IRAKASLEA). Ea, haurrak, esna zaitezte, ordua da-eta. Hara! Zenbat opari! Irekiko al ditugu? Zer ote da hau? Pilota bat ekarri al dizu Olentzerok? Eta zuri? Zenbat opari dituzu? Nori ekarri dio ikatz beltz-beltza?...
Oharra: haurren ekarpenak gaztelaniaz izan dira, baina naturaltasunez euskaratu ditugu: “Zer ekarri dizu Olentzerok?”, “Una muñeca”, “Hara! Panpin bat, oso polita da zure panpina!”, “Nori ekarri dio panpina?”, “Zuri ere ekarri dizu panpina?”.
Olentzero eta astoa:
Txapela pasa: haurrak korroan eseriko dira. “Olentzero, buru-handia” kanta entzuten duten bitartean, Olentzeroren txapela eskuz esku pasatu beharko dute. Musika gelditzean, txapela duen haurrak buruan jantzi, eta irakaslearen laguntzarekin, “Zorionak eta urte berri on!” esaldia ozenki esango digu.
?Olentzeroren zakua: haur taldea korroan eserita, haur bat Olentzero izango da. Olentzerok zakua gelako objektuez beteta darama. Zakutik objektu bat atera eta beste haur bati emango dio:
Ondoren, galdetuko diegu: “Zein opari ekarri dizu zuri?”, “Pilota?”, “Gustatzen zaizu?”.
Olentzeroren txondorra: egur zatiak (gelako koloretako egurtxoak) ikatza estaltzen jarriko ditugu. Kanta baten bidez egingo dugu.
Nik badaukat egur zati bat,
hemen erdian ipintzen dut.Nik badaukat beste egur bat,
hemen erdian ipintzen dudana.Nik badaukat beste egur bat,
eta jartzen dut hemen erdian.(TXONDORRA)
Egutegian: “Zenbat egun falta dira Olentzero eskolara etortzeko?”. Zenbatu ondoren, egunero, eguna ezabatu dugu.
Asmakizunak:
BURUAN TXAPELA OLENTZERO (pdf) |
LAU HANKA ETA ASTOTXOA (pdf) |
TXINTXOA IZAN NAIZ. BIHURRIA IZAN NAIZ. TORI (pdf) |
Olerkia (pdf):
TIPI-TAPA, TIPI–TAPA,
HEMEN DAGO OLENTZERO.
TIPI-TAPA, TIPI–TAPA
TRIPAUNDI POTOLO.
(Ibaizabal argitaletxea)
Opari paperak: opari paperak erabilita, gelako objektuak libreki biltzeko proposatu diegu. Behin bildu dituztenean: “Zer da hau?”, “Opari bat al da?”, “Eta nori oparituko diozu?”... Oparia emateko erabili dituzten hizkuntza egiturak hauek izan dira: “Tori (zure) oparia!”/“Eskerrik asko!”.
Gorputza: Olentzeroren jantziak egunkarietako bolatxoekin bete ditugu. Haurrak bi taldetan banatu ditugu. Talde batek prakak bete ditu eta besteak alkandora. Bolatxoak eror ez zitezen, praka barrenak artilez lotu eta itxi ditugu; gauza bera egin dugu alkandorarekin (belkroz).
Burua:
Muntaia: Olentzeroren zati guztiak elkartu ditugu, Olentzeroren panpina osatu arte. Gelako aulki batean eseri dugu.
Argazkia: gelako argazkia atera dugu, haur guztiak eta Olentzero.
Lehenengo, panpinarekin egin dugu, eta, benetako Olentzerorekin, Olentzeroren bisitan.
Horra, horra (eskuekin izterrak txalotu)
gure Olentzero! (eskuekin izterrak txalotu)
pipa hortzetan duela (piparen keinua esku batekin)
eserita dago. (besoak gurutzatu ditugu)
Kapoiak ere baditu, (eskuarekin gandor bat egiten dugu buru gainean)
arrautzatxoekin, (arrautzak saskian uzteko keinua)
bihar merendatzeko, (eskuarekin jateko keinua egin)
botila ardoakin. (eskuarekin edateko keinua egin)
Olentzeroren bisita egunean: gure Olentzero panpina desagertu egin da, eta gelan benetakoa agertu zaigu.
HEMEN DAGO
OLENTZERO! |
|||||
Ikaslearen izena | |||||
Behatu beharreko alderdiak | Hasieran |
Garapenean |
Amaieran |
(Lorpenak) |
Oharrak |
Olentzeroren irudia erakutsiz, “Nor da?” galderari erantzuten dio. |
|||||
Joko sinbolikoaren dinamikan sortutako egoera sinpleak gorputz adierazpenaren bidez eta ahoz errepresentatzen eta imitatzen ahalegintzen da. | |||||
Taldeka, Olentzeroren kanta abesten eta olerkia errepikatzen (errezitatzen) saiatzen da. | |||||
Olentzerorekin egiten dugun elkarrizketa motza ekoizten saiatzen da. |
Haur bakoitzak proiektua baloratu du. Arbelean edo paper zuri jarraian, ikasle bakoitzak eta irakasleak beren laukia bete dute; ondoren, asanbladan komentatu dugu: “Gustatu zaizue?”, “Ez zaizue gustatu?”, “Zergatik?”, “Nola sentitu zarete?”... Jasotako datuak apuntatu egin ditugu proiektuan egin beharreko aldaketak ikusteko.
SENTIMENDUEN TAULA |
IPUINA | ASMAKIZUNAK | OLERKIA | OLENTZEROREN PANPINA | OLENTZEROREN BISITA |
1. IKASLEA | |||||
2. IKASLEA | |||||
3. IKASLEA | |||||
IRAKASLEA |
Oharra: Jarduera ezberdinen balorazioa saioaren bukaeran egitea komeni da. Proiektuaren azken saioan jarduera guztien ebaluazioa egingo bagenu, gehiegi luzatuko litzateke.