Hileko artxiboak: urtarrila 2015

INAUTERIAK

Inauteriak zubieta

Inauteak, ihoteak, aratusteak, gizakundea, emakundea, orakunde… neguaren amaiera eta udaberriaren sarrera iragartzen dituzten festek antzinako sinesmen animistaren jatorri mitikoa dute.
Inauteriek badute mitologiarekin zerikusia. Mitologia pertsonaiak nahiz inauteri pertsonaiak antzinatik datozkigun euskal sinismenekin batu behar ditugu. Inauteri ohiturak eta pertsonaiak kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin lotuak daude.

Inauteriak altsasu

Material eta proposamen asko dugu gaur egun sarean gaia lantzeko. Hona hemen batzuk:

AGATE DEUNA

Herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera egun horretan. Beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira.

Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin.

Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

Bideoa:

Santa Ageda- Samaniego kantari

Letra:

Santa Ageda letra